Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua, 15.025,4 M €-koa, hau da, 774,7 M €-ko igoera izan dA aurrekontu orokorrean —iaz baino % 5,4 gehiago—.
Diru-sarrerei dagokienez, EBaren Next Generation planaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM-aren) europako funtsetan aurreikusitako zenbatekoa 341 M €-koa da —2023an baino 81 M € gehiago—, eta aurrekontu-legean partida gehiago iritsi ahala jasoko da haiek sartzea.
Sailaka, ikusten da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioan, SEM-aren funtsen inpaktua argia dela, eta garatu behar dituen programetarako 180,8 M €-ko zenbatekoa dago.
Gobernantza Publikoa eta Autogobernuan ordea, digitalizazioaren arloan Europako SEM-aren funtsak 9,2 M € baino gehiago minoratu direlako murriztu da sail hau, kopuru hori dagoeneko erabili delako.