Chivite kontseilariak Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu du Agoitzen, herritarren mugikortasun segurua bermatzeko eta errepideak egoera onean mantentzeko plana

Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Pedro López Herri-Lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak eta Pablo González Kontserbazio Zerbitzuko zuzendariak Agoizko Kontserbazio Zentroa bisitatu dute, Nafarroako Errepide Sarearen Neguko Bidezaintza Planaren xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko. Plana apirilaren 30era arte egongo da martxan, eta eguraldiaren beharren arabera aldaketak egin ahal izango dira.

Chivitek nabarmendu du: “planaren helburua dela, aurreikusitako eguraldi txar ororen aurrean, Nafarroako Errepide Sarearen 3.900 kilometrotik gorakoen kontserbazio eta funtzionaltasun egokiak zaintzea. Hori dela-eta, 16.000 tona inguru gatz eta gatzun barreiatu ditugu jada errepideak kontserbatzeko zentroetako hala nola A-12 eta A-21 autobideetako kontzesionarioetako biltegi eta silo ezberdinetan, elur eta izotz egoerei aurre egiteko”.

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak 8 zentrorekin kontatzen duela zeinekin Nafarroako errepide-sareko 3.916 kilometro artatu ohi diren, emakida-erregimenean ustiatutako bideak barne (AP-15, Nafarroako Autopista; A-12, Bideko Autobia; eta A-21, Pirinioetako Autobia).

Dispositiboak, zeinek errepideko ibilgailuen zirkulazioan neguko klimaren eraginak aurreikusi, ekidin edo minimizatzea duen helburu, bere baitan hartuko ditu 89 elurra kentzeko makina, 6 turbofresa eta 65 laguntza-ibilgailu; horrez gainera 258 pertsona laguntzaile dauzkate, Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko langileak nahiz autobia eta autopistetako (A-21, A-12 eta AP-15) enpresa kontzesionariotakoak kontuan hartuta. Eta 258 pertsona hauei erantsi behar zaizkie autobia eta autopistetako enpresa kontzesionarioek zuzenean kudeatu izaten dituzten 34 elurra kentzeko ekipoak, udaltzaingoaren, Foruzaingoaren eta Guardia Zibilen dispositiboak, Lurralde Kohesioko Departamentuaren Errepideen Kontserbazioa Kontrolatzeko Zentrotik eta SOS Navarra-tik koordinatutakoak, kasuen arabera mobilizatzen direnak.

16.000 tona gatz inguru

Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak dagoeneko 15.952 tona gatz eta gatzun barreiatu ditu biltegi eta silo ezberdinetan, errepideak kontserbatzeko zentroetan hala nola A-12 eta A-21 autobietako kontzesionarioetan, elur eta izotz egoeren aurrean erabil daitezen.

Dispositiboak, bestalde, barne eta kanpo 87 argibide-taulekin kontatzen du zein jarrita dauden tuneletan, A-12 eta A-21 autobietan eta bidegurutze eta tarte erabakigarrietan, 314 kamerekin kontatuz eta horiei erantsi behar zaizkie 31 geltoki meteorologiko eta trafiko-datuak jasotzeko 59 geltoki, zeini esker Nafarroako Errepide Sarean neguko bidezaintzaren kudeaketa hobetzea ahalbidetzen den.

Bidezaintza-planaren protokoloek bi jarduketa maila planteatzen dizkigute. 1. maila edo prebentzio edo alerta fasea aktibatzen da errepide-sarea kaltetuko duen izotz, elur edota haize denboralearen aurreikuspena existitzen denean. 2. maila edo denboralearen fasea martxan jartzen da elur prezipitazioen edo denboralearen egoera gertatzen ari bada edo haren berehalakotasuna ziurra denean. Hona hemen (https://obraspublicas.navarra.es/es/carreteras/estado-de-la-red) webgunea eskuragarri, zeinekin herritarrek errepideen egoera denbora errealean ezagutzeko aukera izango duten.