CaixaBankek, DayOne, Eusko Jaurlaritza, Spri Taldea eta ENISA-ren bitartez, EmprendeXXI sarien 17. edizioaren deialdia zabaldu dute. Hiru urte baino gutxiagoko ibilbidea duten euskal startupak www.emprendedorxxi.es webgunearen bidez aurkeztu daitezke
Euskadiko proiektu irabazleak 6.000 euroko sari metalikoa jasoko du eta gainera, gaur egungo gizartearen hainbat erronkari erantzunik onena eskaintzen dieten enpresen konponbideak sarituko dira. Kategoria honetako irabazleek 12.000 euroko saria jasoko dute; edizio honetan sei erronka zehaztu dira eta bakoitzak bi erronka izango ditu:
- Biharko Planeta:
Planeta kontserbatzen eta baliabide naturalak eta nekazaritza jasangarria zaintzen laguntzen duten konponbideak ematen dituzten enpresei zuzendua. Hemen bi erronka sarituko dira:
- Nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren bidez, elikagaien industria eraldatzen duen proiektuei, ekoizpen-prozesuetan berrikuntza teknologikoa txertatzen dutenak.
- Belaunaldi berriei planeta hobea uztearen alde egiten duen proiektuei, baliabide naturalekin hain erasokorra ez den bizimodu baten bilaketan oinarritutako konponbideak bermatzen dituztenak
- Biharko ongizatea:
Herritarren ongizatean eta gaixotasunen prebentzioan oinarritzen diren proiektuetara bideratuta. Erronka honek bi sari izango ditu:
- Osasunaren kalitatea, pazienteentzako sarbidea eta gaixotasunen prebentzioa hobetzen laguntzen duten arlo terapeutiko, diagnostiko eta medikuntza eta E-healtheko teknologien garapeneako soluzioei.
- Zahartze aktiboa eta bizitza luze eta osasuntsua tekologiaren bidez ziurtatzeko adinekoen ongizatera bideratutako irtenbiderik onenari.
- Biharko Talentua:
Giza talentuaren garapenaren aldeko apustua egiten duten konpainiei zuzendua, etengabeko bilakaera teknologikoan bizi garela ulertuta. Erronka horrek bi aintzatespen emango ditu:
- Pertsonak teknologia berrietara egokitzeko, birziklatzeko eta lan-sektoreko inklusioa bermatzeko gaitzen dituen ekimenik onenari, Edtech soluzioen eta haien trantsizioa erraztuko duten tresnen bidez.
- Talentua garatzera eta enpresek talentua erakartzeko, kudeatzeko eta atxikitzeko prozesua erraztera bideratutako produktu eta zerbitzuei.
- Biharko hiriak:
Bizi garen hiriak iraunkorragoak, seguruagoak, konektatuagoak eta mugikortasun egokituagoak izan daitezen ahalegintzen diren balio-proposamenei zuzendua. Proiektu hauek sarituko dira:
- Etorkizuneko etxebizitzari lotutako irtenbiderik onena.
- Biharko hirietan mugikortasun eta teknologia-irtenbideak, iraunkortasunaren, erosotasunaren eta berrikuntzaren alde egiten duten ekimenak.
- Biharko Ekonomia:
Berrikuntzak eta teknologiak sektore guztien eraldaketan betetzen duten funtsezko zereginera bideratuta. Erronka honetan bi erronka planteatzen dira:
- Finantza-sektorearen eraldaketaren eta bankako negozio-eredu berrien aldeko apustua egiten duten soluzioak (fintech, insurtech, retail edo zibersegurtasuna).
- Teknologiaren erabilerari esker, enpresen berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzen duten ekimenak (SaaS, e-commerce).
- Biharko gozamena:
Aisialdiko jardueretan (bai hotel, jatetxe edo, oro har, esperientzia ludikoetan) pertsonen esperientzia eraldatzen lagunduko duten ideia eta zerbitzuetara bideratua. Erronka horrek, era berean, bi erronka ditu aitortzeko:
- Teknologiari eta berrikuntzari esker hotel-sektorea eraldatzen lagunduko duten irtenbideak.
- Jatetxeen sektorean esperientzia eta kudeaketa hobetuko duten produktu eta zerbitzu onenak.
EmprendeXXI Sariek bi akzesit berezi ere izango dituzte:
‘Jasangarritasuna Saria’, ESG irizpideetan oinarritutako konpainia iraunkorrenari, eta ‘Deeptech Saria’, berrikuntza teknologiko disruptiboenari. Akzesit horietako bakoitzak 9.000 euro izango ditu.
Sariek CaixaBanken taldeko, negozio-eremuetako eta dibisioetako hainbat enpresaren babesa dute: AgroBank, imagin, VidaCaixa, CaixaBank Séniors, MicroBank, CaixaBank Real Estate & Homes, CaixaBank Payments & Consumer, CaixaBank Hotels & Tourism, CaixaBank Food & Drinks, CaixaBank Tech, Iraunkortasuna, Banka Pribatua, Berrikuntza eta CaixaBank Dualiza.
Nazioarteko prestakuntza-programa
Ordainsari ekonomikoaz gain, bai lurralde-mailan irabazten dutenek, bai erronka bakoitza eta akzesitak irabazten dituzten enpresek, prestakuntza-programa bat jasotzeko aukera izango dute erreferentzia globaleko berrikuntzako ‘hub’ batean. Hazteko ahalmen handia duten startupentzat bereziki diseinatutako prestakuntza da, Moonshot Thinking for Entrepreneurs ‘, ESADEko irakasleek emana.
Saritutako enpresek Investors Day ‘EmprendeXXI jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Jardunaldi horietan, ekosistema ekintzailearekin lankidetzan aritzeko interesa duten inbertitzaileekin eta enpresekin harremanetan egongo dira.
Halaber, AlumniXXI komunitateko kide izango dira. Komunitate hori EmprendeXXI sarien historian zehar saritutako enpresen sortzaileen artean ezagutzak, ideiak eta esperientziak trukatzeko topagune gisa finkatu da. Ekimen hau komunitate birtuala eta aurrez aurreko topaketak uztartzen ditu. Horrekin batera, sarituen eta ekosistema ekintzailearen eta berrikuntzaren arteko loturak sendotzen eta sinergiak sortzen laguntzen dute.
Urtero, CaixaBankek ematen ditu sari horiek, DayOne-ren bidez, bere enpresa teknologikoetan eta inbertitzaileetan espezializatutako dibisioa, Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldearen laguntzarekin, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren laguntzarekin ere, ENISAren bitartez.