Euskadi da ikerketarako Europako funts gehien lortzen dituen erkidegoa biztanleko, eta, bereziki, Horizonen, EBren esparru-programan. Europako Ikerketa Kontseiluaren beken adierazlea 50era iritsi da. Horietatik, 19 ikertzaileen proiektuak abian daude.

Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak aurkeztu ditu gaur goizean, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea eta Fernando Cossío Ikerbasqueko Zuzendari Zientifikoa aldean zituela, Zientzia Euskadin 2023 Txostenaren emaitzak.

Euskadi liderra da europar programaren biztanleko itzulkinari dagokionez: 240 milioi euro lortu ditu 2021 eta 2022 urteen artean. Azken 20 urteotan 1.648 milioi euro ikerketarako eskuratu ditu.

Euskadi autonomia-erkidego aitzindaria da Horizon Europe programatik lortutako biztanleko itzulkinari dagokionez. 2021 eta 2022 urteen artean 240 milioi euro erakarri zituen. Horizon Europe programa giltzarrizko tresna bilakatu da Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntza arloko jardueretarako.

Programa honen barruan, berariaz aipatzeko modukoak dira ERC laguntzak, ikerketa ezagutzaren mugan jarraitu nahi duten edozein nazionalitatetako eta edozein adinetako ikertzaileei laguntzea xede dutenak. Egun, nazioartean aldarrikatutako bikaintasunaren adierazle bihurtu dira, horietara atxikitako proposamen kopuru handiari nahiz ebaluazio-prozesu zorrotzari erreparatuta. Euskadin, 50 ERC proiektu garatu dira guztira, eta horietatik 20 ERC indarrean daude 2023. urtean, orain arteko gehieneko historikoa.