Hyvaluek kalitate handiko hidrogenoa ekoiztuko du hiri-hondakin solidoak oinarri hartuta

HyVALUE Tubacex, Novargi eta IET Technology enpresen ‘joint venture’ baten bidez bultzatutako ekimena da eta hiri hondakinen balorizazioa erabiltzen duen ekoizpen prozesu batean oinarrituz, hidrogenoa ekoiztea du helburu  energia kontsumo handiko industria sektoreei eta garraioari saltzeko. Novargi eta Tubacex enpresek bultzatutako proiektuak, IET Ecology konpainiaren laguntzarekjin, kalitate handiko hidrogenoa sortzea du helburu, prozesu berritzaile batetik abiatuz. “Hiri-hondakinen fluxuak balorizatzeko negozio-eredu zirkular berritzaile baten alde egiten dugu, kalitate handiko hidrogenoa sortzea ahalbidetzen duena”, azaltzen dute bere arduradunek.

Proiektu berritzaile honen helburua hidrogenoa sortzea da, bai industria-sektorerako, bai garraio-sektorerako. HY Value ‘k ekoizten duen gas honek eskaintzen dituen onuren artean, hidrogenoa energiaren ikuspegitik eraginkorragoa den prozesu batekin lortzeko aukera nabarmentzen da, baita ekonomia zirkularra sustatzeko aukera ere, zabortegietako hondakinak erabiltzen baitira, eta horrek, gainera, energia kontsumo handiko industriak deskarbonizatzen laguntzen du. Abantaila horiez gain, nabarmentzekoa da Europako edozein lekutan hondakinen kudeaketaren balio-katea zabaltzeak mesede egiten duela.

Hiri-hondakin solidoen erabilerarekin batera, haien teknologiari esker, hondakinetatik (EL), hondakin plastikoetatik eta biomasatik eratorritako erregaiak erabil daitezke, baita beste hiri-hondakin komun batzuk ere, hala nola araztegiko lohietatik edo kotxeetatik datozenak. “Energia-kontsumo baxuko eta tenperatura baxuko prozesuak ahalik eta gehien lehenesteko diseinatuta dago sistema, eta horrek hidrogeno-ekoizpenaren errendimendu handiak dakartza, energiaren ikuspegitik eraginkorragoa dena”, azpimarratzen dute HYVALUETtik.

Hy VALUEk gaur egun zabortegira bideratzen diren hondakinen % 100 tratatzeko instalazio bat du Gasteizen. Arduradunek azaltzen dutenez, instalazio horretan Europako edozein lekutan hondakinen kudeaketaren balio-katearen barruan erraz erreproduzitu daitekeen teknologia bat erabiltzen da. Teknologia honek, bere lehen hamar urteetan, 130.000 tona CO2 emisio murrizteko ahalmena dauka da. “Purutasun handiko hidrogenoa lortzen dugu, abangoardiako gasifikazio-teknologien bidez”.

Proiektua “ekonomia zirkularraren printzipioetara egokitzen da eta aldi berean onura ekonomiko eta sozialak ematen ditu”, ekimenaren sustatzaileek gaineratu dutenez. Horren adibide da “tokiko industriek (batez ere metalurgia-sektoreak) hidrogeno garbiaren tokiko hornidura handitzearen onurak jaso ditzaketela, karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioan lagunduko duelako, enplegu ekologiko berriak sortuko dituelako eta hidrogenoarekin lotutako I+Gko inbertsioa bultzatuko duelako”, adierazten dute.