Zerrendak azaroaren 22tik 25era egongo dira ikusgai Altzako alkateordetzan.
Bozketa eguna 2023ko azaroaren 25ean izango da Udaletxeko sarreran goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00rak arte. Ekialdeko Barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo-elkarteek zein arlo-entitateek izango dute bozkatzeko aukera.
Udal Batzarra Barrutiko kudeaketa-organo nagusia da, dagozkion eskumenen baitako tokiko gaietan auzotarren, kolektiboen eta entitateen kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa jarduten duena. Batzar hau 19 kidek osatzen dute, Barrutiko batzarraren Zinegotzi-burua, Barrutiko batzarraren zinegotzi-buruordea, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 7 kide, auzo elkarteetako 5 ordezkari eta arloko entitateen 5 ordezkari izango direnak. Hauteskunde prozesu honen emaitza izango den Batzar berriak 2023-2027 epean jardungo du.