Ekiola Mendialdea eguzki-parkea energia ekoizten duen Euskadiko lehen ekiola da, eta Europako Next funtsen finantzaketa jaso du CE Implementa programaren bidez

Ekiola Mendialdea, Arabako Arraia-Maeztuko udalerrian dagoen Euskadiko eguzki-energia ekoizteko kooperatibak sarerako konexioa osatu du sei hilabeteko lanaren ondoren. Hori dela eta, 0 km-ko elektrizitatea ekoitzi eta kontsumitzeko ekimen atzindari horrek energia berriztagarria ekoizten du dagoeneko eta herritarrak hornitzen ditu. Energia ekoizten duen Euskadiko lehen Ekiola da.

EKIOLA (Energiaren Euskal Erakundearen eta KREAN) erakundeak sustatutako proiektu honek 2,25 milioi euroko inbertsioa izan du, eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza eta Europako Next Generation EU funtsen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantziazioa jaso du, CE Implementa programaren bidez.