Lanbidek zenbait deialdiren epea aurreratu du, hala nola toki entitateek Europako Plus Gizarte Funtsaren (FSE+) esparruan gazteak kontratatzeko laguntzena.

Lanbideren Administrazio Kontseiluak enplegua sustatzeko hiru programaren deialdia onartu du.

Programak 2024an egongo dira eskuragarri. Eta orotara 17,7 milioi euroko balioa dute. Ekimen horiek Erkidegoaren Aurrekontuetan jasota daude, eta datorren hilean berretsiko dira. Beraz, aldez aurretik onartuta, aurrekontu-ekitaldiaren hasieratik eskuragarri egotea lortu nahi da.

Tartean, toki entitateek gazteak kontratatzeko laguntzak aurreratu dira (FSE Plus programaren esparruan). Laguntzek xede dute udal-erakundeek Lanbiden eta Gazte Bermea Sisteman izena emanda dauden 16-30 urteko gazte langabeak kontratatzea. Laguntza horien bidez, gazteen enplegagarritasuna ere hobetu nahi da (esperientzia profesionala eskuratuz). Kontratuek 8-12 hilabete arteko iraupena izango dute. Lanaldi osokoak izago dira. Eta egin beharreko lanak kontratatutako pertsonaren kualifikazio-mailaren araberakoa izan beharko du. Iaz, programa horri esker, 31 toki-erakundek 276 gazte kontratatu zituzten (7,99 milioi euroren truke). Aurtengo zuzkidurarekin (8 milioi euro) espero da 280 kontratu finantzatzea, 35 udalerritan.