Sektore Publikoko Kontratuen Legea betez, Gobernu Kontseiluak gaur izan du EAEko Administrazio Orokorraren 2024rako Urteko Kontratazio Planaren berri. Planak 223 kontratuko kontratazio publikorako aurreikuspena egiten du, 292 M €-ko balio estimatuaz.
Aipatutako planak Eusko Jaurlaritzako sailek datorren urterako kontratazio publikoko jarduerari dagokionez aurreikusten duten programazioa jasotzen du, eta erregulazio harmonizatuaren pean geratuko diren kontratuen berri ematen du.
Hona urteko plan honen banakapena sailen arabera:
Saila | Kontratu kopurua | Kontratuaren balio estimatua
(BEZa kanpo) |
Lehendakaritza | 9 | 1.136.495,88 |
Segurtasuna | 30 | 50.619.245,28 |
Lana eta Enplegua | 6 | 4.619.540,37 € |
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua | 24 | 5.672.247 |
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena | 38 | 24.923.880,16 € |
Ekonomia eta Ogasuna | 5 | 25.895.247,93 € |
Hezkuntza | 16 | 80.021.317,37 € |
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa | 24 | 24.457.846,44 € |
Osasuna | 11 | 33.095.199,24 € |
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak | 35 | 39.568.128,01 € |
Kultura eta Hizkuntza Politika | 24 | 2.306.780,00 € |
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa | 1 | 650.000,00 |
GUZTIRA | 223 | 292.965.927,68 |