Energia Eolikoaren Sektoreko Behatokiaren lehen edizioa. Azaroa 2024.

Basque Trade & Investment-ek Energia Eolikoaren Sektoreko Behatokiaren lehen edizioa argitaratu du. Dokumentu honen helburua da euskal enpresari merkatuaren bilakaerari buruzko informazio garrantzitsua ematea sei hilean behin.

Behatokia hiru ataletan dago egituratuta: lehenik eta behin, herrialdekako ikuspegia eskaintzen da, gero player bidezko ikuspegia, eta, azkenik, zoom kapitulu bat sektoreko eremu espezifikoren bateko joeretan (edizio honetan, txinatar OEMen posizionamendua herrialdetik kanpo).

Herrialdekako ikuspegiak mundu mailan duen posizionamenduari buruzko informazioa jasotzen du, azken sei hilabeteetan identifikatutako energia eolikoko proiektuak, enkante nagusiak barne, baita arautze-aldaketei, inbertsio-planei eta herrialdeko player nagusien mugimenduei buruzko informazio kualitatiboa ere (hornidura-akordioak, bat-egiteak eta erosketak, etab.).

Herrialdekako ikuspegiaz gain, Behatokiak informazio eguneratua eskaintzen du azken hilabeteetan munduko sektoreko player handien mugimendu garrantzitsuenei buruz, eta monitorizatzen ditu turbinen 7 fabrikatzaile nagusiak, bai eta mundu mailako 10 garatzaile nagusiak ere.

 

IKUSPEGI OROKORRA

Sektorearen panorama herrialdeka

– Alemania

– Espainia

– Frantzia

– Erresuma Batua

– Polonia

– Herbehereak

– AEB

– Kanada

– Brasil

– Txina

– Japonia

– India

– Hego Korea

– Vietnam

– Australia

 

Player nagusiak

– OEMak

– Developer-ak

 

Zooma joeretan

– Txinatar OEMen posizionamendua Txinatik kanpo

 

Txosten osoa eskatzen duten euskal enpresen eskura dago. 

Bertara sartzeko, [email protected] posta elektronikoz jo behar da.

Laburpen bat deskargatu daiteke HEMEN

231128-BasqueTrade-Observatorio-Eolico-1-Edicion-Q2Q3