Gazteen Euskal Behatokiak azaroan zehar 2023ko formakuntza planeko azken ikastaroa antolatu du
‘Nerabe gizonezkoekin berdintasuna eta maskulinitatea lantzeko ikuspegi eta tresna pedagogikoak’ ikastaroaren bi edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak azaroan zehar. Formazio honen helburu nagusia da profesionalei genero-ikuspegitik ikuspegi bat ematea, gizon nerabeekin egiten duten lana errazteko genero-ikuspegitik, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko espazioetan, bai eta horretarako diseinatutako tresna pedagogikoak ere.
Ikastaroa Juan Manuel Feito Guerrerok eman du, Piper Txuriak, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea.
39 lagunek partehartu dute ikastaroan, honako lanbide-profilak dituztenak:
- Gehienak, % 67, gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
- Beste % 23, hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
- Azken % 10ak bestelako profilak zituen.
Ikastaroak 15 orduko iraupena izan du, hiru egunetan banatua eta ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):