Jasangarritasuna abian: Etorkizun Hobe baten alde konektatzen Ekoetxea-Urdaibain

Albisteak
4 abendua, 2023
Ekintzailetza Ingurumen-jasangarritasuna Up Euskadi Joerak eta ikuspegi estrategikoa Zutaz mintzo (gara)

Natura, sinergia publiko-pribatua, marka eta testuinguru soziala, euskal lurraldearen garapen ekonomikorako eta nazioarteko proiekziorako bat eginez.

Bilbao Bizkaia Design Week-ek’ hamar sormen-sektore horietako 50 jarduera baino gehiago partekatu ditu, helburu eta ikuspegi komun bakar batekin eta iaz egindako lana osatzen duena: Bilbo-Bizkaiko diseinuaren EKO-SISTEMA entzuketa eta artikulatzea.

Markaren aholkularitza estrategikoa eta 2023ko edizio honetako eragile ofiziala den quarkart taldeak Kudeaketa eta Finantza Foroarekin batera antolatu zuen Eusko Jaurlaritzaren EKOETXEA URDAIBAIN. Topaketak euskal lurraldeko sektore eta arlo ekonomiko ezberdinetako erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuak bildu zituen. Hitzorduan gure gizartearen egungo egoera, etorkizun konprometituago eta kontzienteago baterantz batzeko eragileen duten rola, eta “jasangarritasun integrala” osatzen duten dimentsioen azalpena jorratu ziren, gizakiarenari arreta berezia jarriz, kasu praktikoez, estrategiez eta esperientzia pertsonalez gain.

Jasangarritasunaren eta aurrerapenaren orainaz eta etorkizunaz hausnartu zen, eta funtsezko ibilbide-orri bat planteatu zen, lurraldean enpresa-garapen etikoagoa, inklusiboagoa eta oparoagoa izan dadin. Hori guztia, Nerea Forondak eta Jose María de Goñik hurrenez hurren emandako bi mahai-ingururen bidez. Mahai-inguru horietan honako hauek parte hartu zuten:

· Saioa Leguinagoicoa. Estrategia Digitaleko burua, Bizkaiko Foru Aldundian.

· Belen Davila. Iparraldeko Team Leader, Randstad Professionals-en.

· Irache Estebaranz: Marketineko zuzendaria, IMAP Albia Capitalen.

· Itziar Moreno. Zuzendarikidea, Agirre Lehendakaria Centerren.

· Jose Luis Jiménez Brea. Zuzendaritza Batzordea, Erromako Kluban.

· Javier Cuairán. Abokatu Senior Penal Ekonomikoa ONTIER ABOGADOSen.

· Gonzalo Artiach. Partner, DECIDATAn (IA).

· Aitor Garro: Zabala Innovación, Bilboko bulegoko zuzendaria.

Giro lasaia eta egun eguzkitsua izan zen Urdaibaiko Ekoetxea gune pribilegiatuan. Bertan, parte-hartzaileek ‘km0 gastronomia bikainarekin eta inguruko txakolin aberatsaz gozatzeko aukera izan zuten, Madaixagane jatetxearekin eskutik. Parte-hartzaile gehienak sektore arteko liderrak ziren, gure lurraldean sinergia onak ezartzeko eta aldaketa garrantzitsuak eragiteko gaitasuna dutenak.

Amaitzeko, Mundakako LAPSE Dantza Eskolak dantza-pieza esklusibo bat prestatu zuen ekitaldiarentzat eta bertaratuentzat, natura, haren bilakaera eta garapena giza esku-hartzearen bidez irudikatuz. Ekitaldi kultural horrek jardunaldian zehar esandako guztia zentzumenez bizitzera hurbildu zituen bertaratutakoak, eta, hala, enpatia sortu genuen etorkizuneko belaunaldientzat ingurumena zaintzeko dugun erantzukizunarekin. Ekitaldi kulturalak jardunaldian jorratutako gaiak modu sentsorialean bizitzeko aukera eman zien bertara hurbildu zirenei: etorkizuneko belaunaldietarako ingurumena zaintzeko dugun erantzukizunarekin enpatizatuz.

 Bertan izandako enpresa eta erakunde batzuk, honakoak izan ziren: BFA, IHOBE, ERROMAKO KLUBAREN Euskal Taldea, EHU, Agirre Lehendakaria Center, Randstad Professionals, ONTIER Abogados, Solarcycle, Mercedes Benz Aguinaga, Ibermática, AED Enpresari eta Zuzendarien Elkartea, DECIDATA, Zabala Innovación, Osakidetza Central Vitoria, Frantziako Ganbera, BIDC- Bilbao Bizkaia Design Council, besteak beste.

BBDW, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzan bultzatutako ekimena da, zeinek  quarkart  eta Kudeaketa eta Finantza Foroak antotatutako  ekitaldi honetan, Europako Gizarte Funtsaren eta UNESCOren babesa ere izan zuen.