Barakaldok «Creativity Market» en Gabonetako edizio berri bat ospatuko du abenduaren 16an eta 17an, Km0 eta artisau-produktuen 30 stand baino gehiagorekin

Barakaldok «Creativity Market» ekimenaren edizio berri batekin animatuko du Gabonetako kanpaina. Barakaldoko Udalak bultzatu du ekimen hori, jasangarritasunean, hurbiltasunean eta zerbitzuen eta produktuen pertsonalizazioan oinarritutako artisau eta sormenezko produktuen tokiko merkatua sustatzeko. Azoka abenduaren 16an eta 17an egongo da Foruen Pasealekuan eta 37 marka izango ditu.

«Creativity Market hau oso garrantzitsua da, materialen aldeko ekoizpen iraunkorra eta bezeroekiko kontaktuan eta produktuaren ezagutza zuzenean oinarritutako hurbiltasunaren aldeko apustua egiten duen sektoreaz ari garelako», gogorarazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.. «Nolabait, kolektiboak gure kontsumoa kontzienteagoa izatera bultzatzen gaitu; izan ere, denbora gehiago eskaintzen diogunean, erosten dugunaz ohartzen gara, eta, gainera, prezio zintzoetan soilik diseinatzen dugu», ondorioztatu du.

Azoka larunbatean, hilak 16, egongo da zabalik, etenik gabe, 10:30etik 20:30era, eta igandean, hilak 17, 10:30etik 15:00etara. Foruen pasealekuan zehar dauden 32 postuek zeramika, imitaziozko bitxiak, ehungintza edo kosmetika naturala bezalako esparruetan egiten duten lana hurbilduko diete herritarrei.

Gainera, larunbatean eta igandean papiroflexia tailerrak, apaingarriak eta bestelako jarduera ludikoak izango dira. Berrikuntza gisa, aurten «artisautza bizian – artisautza zuzenean» atala jarriko da martxan, merkatuan parte hartzen duten artisauek egindako prozesu eta produktu erakustaldiekin. Era berean, aurreko edizioetan bezala, parte hartzen duten postuetako produktuekin egindako saski bat zozketatuko da merkatuan gutxienez erosketa bat egiten duten pertsona guztien artean. Zozketa igandean izango da, 13:00etan.

Hauek dira merkatuan dauden dendak, markak eta partikularrak: Cerámicas Tinko, Irrikirri, Mónica Alonso, Nire Panpinak, Basotar, Kuttun Art, Jandameida, XaboiPunpuila, Kikuxa, Krisalidarte_Macrame, Uda Bilbao, Sandra Erre, Dreamzone, Itxasloo Portu, Jose Etxabe, Biobizi, Karola Kosmetika Naturala, Lulas Backery, La Despensa de Anfi, Artesanía Roberto, Sinergias Karmicas, Marimatraka9, Creaciones Monfofu, Ene Ttikia,  Iuliana Arte Floral, Cucadas Party, 8 Noches, Para gustos Miles de Colores, LaPreTada, LArtesanía, Kuluxa Artesanía, Txiki Bitxiak, Ha Tha, Ójala, Estelita Bisutería, Estudio Acuchus eta Lurky Cotton.

IRAUNKORTASUNA ETA SORMENA

2014an sortu zenetik, Barakaldo Creativity Market artisau, arte eta sormen produktuen aisialdi, erakustaldi eta salmentako ekitaldi gisa eratu da, eta urtez urte interesa handitzen ari da, iraunkortasunaren, «kustomizazioaren», «Km0» kontzeptuen eta merkataritza mota horretako produktuen transmisio-kate gisa sustatzearen aldeko apustuari esker.

Gabonetako edizio honek Creativity Market berriro ere «talentu sortzailerako ate bilakatuko du, non pertsona sortzaileen, sektoreko profesionalen eta herritarren arteko topaketa erraztuko den», gogorarazi du David Sollak.

Ekitaldi honi buruzko informazio guztia Inguralderen webgunean dago eskuragarri.