Eusko Jaurlaritzak migratzaileentzako harrera eta kudeaketa eredua azaldu die Europako gizarte-erakundeei

Eusko Jaurlaritzak bere harrera-eredua eta migratzaileei arreta eta kudeaketa egokiak emateak suposatzen duen erronka azaldu dizkie Europako gizarte-erakundeei.

Jaurlaritzak “erronka gisa ere planteatu du Europara ikasketa-ziurtagiririk gabe edo justifikatu gabeko lan-esperientziarekin iristen den migrazioaren gaitasunak aitortzea”. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkaritza batek parte hartu du, Bruselan, «Migrazioari buruzko 8. Europako Foroan– Premiak, eskumenak eta komunikazioa, gehiago gizarteratzeko».

Jardunaldiak Ekonomia eta Gizarte Batzordeak eta Europako Batzordeak antolatzen dituzte, eta gobernuz kanpoko erakundeak, Hirugarren sektoreko elkarteak eta tokiko eta eskualdeko agintariak biltzen dituzte. Ylva Johansson Migrazioen Europako komisario arduradunak ireki du foroa ireki du, «iaz 3,5 milioi migratzaile legal zeudela Europan, eta hori ez dagoela gaizki» zehaztuz, eta «EBtik kanpoko jendearentzako talentu poltsa bat sortzea» proposatu du, «eskaintzak eta lanpostu hutsak aurkezteko».

«Bide legalekin ari gara lanean zenbait herrialderekin. Migrazio eta Asilorako Europako Itun berriaz geroztik konfiantza berreskuratu dugu. Europako Parlamentuaren, Europako Batzordearen eta Europar Batasuneko Kontseiluaren arteko «trilogoen» zain gaude, gai honen inguruan akordio batera iristear baitaude», adierazi du Johansson komisarioak.

Gaurko eztabaida Ali Al-Jaberik aurkeztu du, eta bertan, Julie Martinaud Forum Bureauko kideak nabarmendu du Foroko 140 erakundeak «behartuta daudela edozein arrazoirengatik lekualdatu eta emigratu behar izan duten pertsona guztiei laguntzera. Europako Parlamenturako datozen hauteskundeetan ezin dugu onartu emigratzaileen deshumanizazioan oinarritutako proiekturik, eta ezin zaie xenofoboei botoa eman».

Ylva Johanssonek hauxe aipatu du: “istorioa itxaropentsua da. Esperientzia positiboak dira. Nola aldatzen dugu migrazioaren narratiba?… Gizarte arlo honetan lanean hasi nintzenean migrazioa toxikotzat jotzen zen. Migrazioa beti egon da eta beti egongo da. Ez zaio beldurrik izan behar. Narratiba aldatzeak aldaketak dakartza: aldaketa horietako bat migratzaileen trafiko-sareen aurka jardutea da. Trafikatzaile nagusiengana joan behar da. 8 eta 15 urte bitarteko espetxe-zigor gogorragoak ezartzeko proposamenak aurkeztu ditut; nazioarteko uretan hondoratzen direnean ere zigor gogorrak behar dira. Estatu askok ikusten dute trafikatzaileen sare horiek elkarrekin erlazionatzen direla».

Beste eztabaida batean, Europako Batzordeko Migrazioko Zuzendaritza Nagusiko Tina Zournatzi-k adierazi duenez, «migrazioaren desinformazioaren eta polarizazioaren aroan gaude”.