«Administrazio elektronikoaren egungo egoera EAEn» da Santurtziko Udalak goizean herriko Kresala aretoan egin duen Administrazio Zuzenbideari buruzko II. Jardunaldiari eman dion izenburua.
Ekitaldia 9: 00etan aurkeztu dute herriko alkateak, BiscayTIC fundazioko zuzendariak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari Unai Aberasturik.
Gainera, Agentziako Modernizazio Teknologikoko aholkulari Juanan Martinek “El Registro Electrónico General como pieza clave de la Administración Electrónica” hitzaldiarekin parte hartu du. Aurkezpena Administrazio Elektronikoaren eraldaketaren bilakaerari buruzkoa izan da. Zehazki, Martinek Erregistro Elektroniko Orokorraren ikuspegi teknologikoa eman du, eta Administrazio Publikoaren modernizazioan izan duen eragina azpimarratu du.