Beste behin ere, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak, Zuzendaritzak aurkeztutako ekitaldi hunkigarri batean, gure zentroan beren lan-ibilbidea garatu duten eta etapa berri bati hasiera eman dioten profesional guztiak omendu ditu.
Horretarako, bereziki azken urteotan egin duten lan gogorra aintzatesteko, Mozart Abesbatzak –ABAOren opera-denboraldiko Bilboko Opera Abesbatzako kideek osatzen dute– kontzertu txiki bat egin du, eta sei pieza interpretatu ditu. Horiez gain, ekitaldiari amaiera emateko, Agur jaunak kantatu du.
Amaitzeko, erretirodunek berriketan egoteko aukera izan dute lunch batean.