Barakaldoko Udalak irisgarritasun unibertsalaren pertzepzioari buruzko inkesta abiarazi du

Udalak Irisgarritasun Unibertsalaren Udal Plan Integralaren prestaketan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, inkesta hau gaurtik, abenduaren 18tik, martxoaren 17ra bitartean betez. Joan den abenduaren 1ean hasi zen Barakaldo proiektu hau lantzen, herritarren parte-hartzearen bidez guztiontzako hiria sortzeko helburuarekin.

Barakaldoko Udala Irisgarritasun Unibertsaleko Plan bat egiten ari da herrirako, eta, hori garatzeko, herritarrek eguneroko lanean duten iritzia, ikuspegia eta esperientzia izatea gustatuko litzaioke. Horretarako, inkesta bat egin da, eta gaur bertan jarriko da Barakaldoko bizilagunen eskura. Iritzi horiekin, diagnostiko bat egingo da, Barakaldo erabat irisgarria lortzeko Udalak garatu beharreko ekintzak zehazteko.

Amaia del Camporen taldeak herritarren parte-hartzearen aldeko apustua egin du proiektu hau lantzeko, barakaldarrentzako proiektu eraldatzaile gisa sortu baita. Inkestaren helburua da herritarrek udalerriko hainbat ingurune eta zerbitzuk irisgarritasun unibertsalari buruz duten pertzepzioa ezagutzea. Inkestan, besteak beste, garraioaren, bideen, espazio eta eraikin publikoen, komunikazioaren, udal-izapideen eta seinaleztapenaren irisgarritasunari buruzko iritzia emateko aukera ematen da. Gainera, pertsona bakoitzak herriko irisgarritasunari buruz nabarmendu nahi dituen gaiei buruzko iruzkin gehigarriak egin daitezke. Datuak modu anonimoan bildu eta tratatuko dira.

INKESTARAKO SARBIDEA

Inkesta gaurtik, abenduaren 18tik, martxoaren 17ra egongo da eskuragarri, eta euskarazko eta gaztelaniazko online eta paperezko bertsioan parte hartu ahal izango da. Bertsio digitala Barakaldoko Udalaren webgunean eta App mugikorrean aurkitu ahal izango da, eta doan deskargatu ahal izango da.

Baita esteka hauen bidez ere:

Inkesta paperean bete ahal izateko, herritarren eskura egongo da honako gune hauetan:

  • Gurutzeta gizarte-etxea.
  • Retuertoko Kultur Etxea.
  • Zuatzuko Kultur Etxea.
  • CIHMA El Regato.
  • Lutxanako Kultur Etxea.
  • Burtzeñako Kultur Etxea
  • Clara Campoamorreko gizarte-etxea.
  • Lasesarre eta Gorostizako kiroldegiak.
  • Herriko Plazako HAZ.
  • Adinekoen 9 zentroak.
  • Usoa.
  • CIS Anaiak.
  • Gazte Bulegoa.
  • Udal haur-eskolak.
  • Osakidetzako osasun-zentroak.
  • Ikastetxe publikoak.

EUSKADIKO IRISGARRITASUN UNIBERTSALAREN LEHEN UDAL PLAN INTEGRALA

Barakaldo bihurtu da Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Udal Plan Integrala egiten duen lehen udalerria; proiektu horren bidez, hiriko irisgarritasuna kontzeptu zabalenetik lantzen da: hirigintza, garraiobide publikoak, udalarekiko komunikazioa… Plana prestatzen hasi gara. Joan den abenduaren 1ean prozesu osoan zehar lan egingo duten bi mahai teknikoak bildu ziren. «Erantzun teknikoa eta herritarra oso onak izan dira. Irisgarritasunarekin, auzo eta gizarte elkarteekin, pertsona partikularrekin eta abarrekin zerikusia duten elkarteetako partaideak izan ditugu «, azaldu du Gorka Zubiaurre Alkatetza eta Herritarren Partaidetzako zinegotziak.

Planak herritarren partaidetzarako tresna hauek ere jasotzen ditu, plana egiteko une garrantzitsuetan gauzatuko direnak:

  • Proposamenak aurkezteko tailerrak.
  • Elkarrizketak irisgarritasunaren arloan garrantzi berezia duten pertsonekin.

Analisi- eta diagnostiko-fase bat ere deituko da, irisgarritasun unibertsalari buruz herritarrek dituzten iritziak eta beharrak jasotzeko.