Irakaskuntzarako Erasmus+ mugikortasuna atzerriko goi-mailako hezkuntza-erakundeetan irakaskuntza-egonaldiak egiteko da.
Honako helburu hauek ditu:
- Garapen profesional eta pertsonalerako aukerak ematea
- Hirugarren hizkuntza batean hizkuntza-gaitasuna hobetzea
- Irakaskuntza-metodologietako esperientzien trukea sustatzea
- Unibertsitateei laguntzea eskaintzen dituzten ikasketen irismena eta edukia zabaltzen eta aberasten
Deialdi hauen helburua da Erasmus+ programan ezarritako diru-laguntzak ematea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileei (IRI), irakaskuntza-egonaldiak egin ditzaten.
Irakaskuntzarako mugikortasun-aldi bat irakaskuntza prestakuntza-jarduerekin konbina daiteke (adib. Erasmus+ Staff Weeks, behaketa bidezko ikaskuntza).
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: [email protected].