Gaur goizean, Kolonbiako Keralty Taldeko ordezkaritza bat Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta BioBizkaian izan da, gure osasun-eredua eta erakundearen ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko.
Gerentziako Zuzendaritzak eta Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordetzak sarrera bat egin ondoren, Laborategiko, Onkologia Pediatrikoko, Neurokirurgiako eta Anestesia Bizkorreko zerbitzuetako arduradunek zerbitzu kliniko horien funtzionamendua eta antolamendua azaltzeko aukera izan dute.