Vixion 360 enpresak 4.0 industriarako konektibitatea bizkortzen du

Gaur egun, mundu osoko 150 makina industrial baino gehiago daude konektatuta Vixion startupak sortutako software plataformari esker: hiperkonektibitate horri transmisio iraunkorreko 15.000 seinale eta aldagai gehitzen zaizkio eta 500 GB etengabeko analisian.

Vixion 360 enpresak makina industrialak konektatzea eta plantako produkzio-prozesuen eraginkortasuna hobetzeko pentsatutako aplikazioen ekosistema oso bat izatea ahalbidetzen duen teknologia berritzailea garatu du. “Eskalagarritasun eta analisi-gaitasun handiko teknologia eskaintzen dugu, zure makinen errendimendu-maila berriak lortzeko”, azaltzen dute enpresako arduradunek.

Azken 5 urteetan, Tecnaliak parte hartzen duen Deep tech startup honek makinen fabrikazio adimenduna eta konektatua sustatzeko soluzio aurreratu horiek garatu eta merkaturatu ditu. ikerketa-ahalegin horren fruitua, edozein makinari adimendun bihurtzeko aukera ematea izan da. Teknologia horrek eskaintzen dituen onura ugariei dagokienez, nabarmendu behar da “aukera ematen duela makinaren funtzionamenduan gardentasun handiagoa izateko”, eta, aldi berean, “prozesuak optimizatzen dituela eta akatsak konpontzeko eta telelaguntzarako euskarria ematen duela”, Vixionetik azpimarratu dutenez. Prestazio horiei diseinatutako “piezaren trazabilitate eta erabateko kalitate hobea gehitzen zaie, baita makina bakoitzari txosten pertsonalizatuak sortzea eta alerta elektrikoak jasotzeko sistema zehatz bat izateko aukera ere”.

Startupak asmatutako plataformak hiru urratsetan funtzionatzen du: Kapturaren bidez, makinan Vixion Edge gailua instalatzen du seinalerik garrantzitsuenak harrapatzeko; Analizatu, berriz, datuak biltzen ditu eta etengabe eta eskalatzeko moduan aztertzen ditu, Vixion Cloud hodeiari esker; eta, hirugarren pausuari dagokionez, Optimizatudeitutakoa, edozein gailu eta lekutatik automatikoki sortutako informazioa bistaratzeko aukera emanez.

Bestalde, enpresak “fabrikaren benetako beharrei erantzun azkar eta errentagarria emateko” aplikazioz osatutako ekosistema bat ere asmatu du. Startupetik azaltzen dutenez, aplikazioek “soluzio praktikoak ematen dituzte enpresa bateko makinen eguneroko kontuetarako”. Horrela, adibidez, Now ‘aplikazioak denbora errealean bistaratzen du makina-parkea, eta larrialdi-egoeran dauden edo akatsak dituzten makinak identifikatzen ditu, hori guztia urrunetik. Horrez gain, lan baldintzak, ‘overrideak’ antzenan ditzake, baita makinen lan-zama eta abiadura ere. “Flotaren ikuspegi bateratua lor daiteke edozein gailu eta lekutatik, Interneterako konexioa izatea besterik ez da behar”. Aplikazio horrekin batera, ekosistemak, besteak beste, analitikan espezializatutako aplikazio bat (Analytics) eta makinak kudeatzen dituen beste bat (Manager) ditu.

Bost urteko ibilbidean, startupak bezero ugari ditu eta bere nominan, makina-fabrikatzaileak eta ekoizpen-fabrikak daude. Horren harira, bere merkatu potentziala mekanizazioaren sektorea izanik, aeronautika eta espazioko sektoreei ere zerbitzua ematen die, baita makina-erremintari eta robotikari ere. “Gure helburua industria-makinetarako eta ekoizpen-plantetarako konektibitate-soluzioen nazioarteko merkatuan liderra bihurtzea da”, adierazten dute.

info+: vixion360.com

Vixion 360