2024ko ETEentzako Laguntza Plana: 80 programa, 600 milioi euro baino gehiagorekin, enpresa-dinamismoari eusteko

Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du, Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko 562,2 milioi euroko zuzkidura eta 80 programa baino gehiago dituena. Plan berriak 600 milioitik gorako aurrekontua izango du, kluster sektorialen jarduera finantzatu eta laguntzeari lotutako gainerako tresnak kontuan hartuta.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak urteko lehen Gobernu-Kontseiluan aurkeztu du plan hori, Euskadiko ETEek urte berria informazio eguneratuarekin has dezaten, eta laguntzak eskatzeko dokumentazioa ahalik eta arinen presta ditzaten, programa bakoitza zabaltzen den bezain laster.

Zentzu horretan, Arantxa Tapia sailburuak zuzentzen duen Sailak deialdi batzuk aldez aurretik ireki ditu, interesa duten enpresek izapideak bizkortu ahal izan ditzaten. Zabaldutako programen artean, ekonomikoki oso garrantzitsuak diren hainbat ekimen daude, hala nola Elkartek (44 M), Hazitek (92,5 M) eta Gauzatu industria (28 M) programak.

2024ko ETEentzako Laguntza Planak 80 programen jarduera-eremuei eusten die, eta arreta berezia jartzen du ekonomiaren deskarbonizazioan.

Inbertsioak egiteko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, batez ere dirulaguntza moduan, hamabi esparrutan banatuta daude: Teknologia, I+G, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea, Ekonomia Landa- eta Itsasertz-eremuetan, Lehen Sektoreko ETEak, Elikagaien Industria, Bioekonomia eta Ekonomia Zirkularra, eta Ingurumena.

Aurten ere, laguntza-plan honek www.euskadi.eus eta www.spri.eus webguneetan eskuragarri dagoen katalogo digital izango du, eta, era berean, interesa duten enpresa guztiek jaso ahal izateko paperezko katalogo bat ere argitaratuko da. Katalogo honek modu erraz eta praktikoan jasotzen ditu laguntza edo zerbitzu bakoitzaren izena, 2024ko deialdiaren zenbatekoa, haren deskribapena eta helburua, nori zuzenduta dagoen, noiz argitaratuko den laguntza (gutxi gora behera), Jaurlaritzaren Zuzendaritza edota horren ardura duen sozietatea, eta web esteka bat laguntzaren eskaera egiteko eta laguntzari dagokion araudia eta informazio guztia kontsultatu ahal izateko.

Informazioa ahalik eta enpresa eta pertsona gehienengana iristeko asmoz, urtarrilearen 10etik aurrera informazio-kanpaina bat jarriko du abian Jaurlaritzak hainbat komunikabidetan eta publizitate-euskarritan.

2024ko programaren zifra batzuk

Planak 80 laguntza-programa eta 600 milioi euroko inbertsioa aurreikusten ditu.

Planaren aurrekontuaren % 49,3 I+G+Bra, digitalizaziora eta enpresa-ekintzailetzara bideratuko da.

Aurrekontuaren % 27,5 trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako ekimenetan oinarritzen da.

Nabarmentzekoak dira espezializazio-eremuetan profesionalak trebatzeko eta enpresa-ehunean sartzeko ekimenak, hala nola Bikaintek eta Ikertalent; Beint eta Global Training nazioatekotzeko esparruan; eta Itsasoratu arrantzaren sektorean.

Plan horren diseinua modu egituratuan egin zen lehen aldiz 2021ean, eta horri esker, legegintzaldian 2.400 milioi euro baino gehiago bideratu dira enpresa-ehunaren dinamismoa bizkortzeko. Urtero eta salbuespenik gabe, planak aurrekontu gehigarria izan du aparteko beharrei erantzuteko (pandemia, Ukrainaren inbasioa edo krisi energetikoa, besteak beste).

2024ko ETEentzako Laguntza Planaren eremuak, programak eta zenbatekoak

Programa Euro
I+G TEKNOLOGIA Hazitek 92.500.000,00
Emaitek Plus 73.000.000,00
Elkartek 44.000.000,00
Azpitek 9.000.000,00
Bikaintek 5.670.000,00
guztira 224.170.000,00
BERRIKUNTZA Fast Track Innobideak 7.700.000,00
Hazinnova 2.700.000,00
BDIH Konexio 900.000,00
guztira 11.300.000,00
EKINTZAILETZA Ekintzaile 1 1.700.000,00
Ekintzaile 2 1.000.000,00
Barnekintzaile 800.000,00
Bind 4.0 980.000,00
Basque Funtsa 0,00
DPZak Cloud-era migratzeko programa 800.000,00
Aurrera 0,00
2030erako erronkak 150.000,00
guztira 5.430.000,00
ERALDAKETA DIGITALA Adimen Artifizial Aplikatua programa 5.000.000,00
Enpresentzako Banda Zabal Ultraazkarra programa 160.000,00
Smart Industry 3.700.000,00
Industria Digitala programa 6.100.000,00
Zibersegurtasun Industriala programa 3.500.000,00
Konpetentzia Digital Profesionalen programa (Ikanos) 1.500.000,00
BAIT Ziurtagirien zerbitzua 330.000,00
Microenpresa Digitala Inplantariak” zerbitzua 450.000,00
Mikroenpresa Digitala – Prestakuntza zerbitzua 380.000,00
Zentroentzako “Enpresa Digitala” zerbitzua 2.605.000,00
“Barnetegi Teknologikoa” zerbitzua 40.000,00
Kloud programa 1.600.000,00
Metaposta zerbitzua 0,00
guztira 25.365.000,00
INDUSTRIA-GARAPENA Indartu 20.000.000,00
Gauzatu Industria 28.000.000,00
Renove Smart Industry 6.000.000,00
Bideratu Berria 1.000.000,00
Lortu 500.000,00
Baskeep 0,00
Deskarbonizazioa industrian 20.000.000,00
guztira 75.500.000,00
TRANTSIZIO ENERGETIKOA Energia Efizientzia – industria-sektorea 61.000.000,00
Moves III 41.776.421,00
Garraio Floten Eraldaketa 11.420.212,00
Itsas Energiak 2.500.000,00
Ostatu Enpresa Turistikoen Energia Efizientziako proiektuetarako laguntzak 3.800.204,00
Energia Efizientziarako, Energia Berriztagarrietarako eta Mugikortasun Eraginkorrerako laguntzak 1.400.000,00
Energia Auditoria Integralak ETE-etan 5.000.000,00
guztira 126.896.837,00
NAZIOARTEKOTZEA Gauzatu Nazioartekoa 5.000.000,00
Zabaldu 3.000.000,00
Sakondu 1.425.000,00
Elkartu 500.000,00
Pilotu 300.000,00
Nazioartekotzeko Beint bekak 4.500.000,00
Global Training mugikortasun-bekak 6.445.000,00
guztira 21.170.000,00
EKONOMIA LANDA- ETA ITSASERTZ-ESPARRUAN Leader 5.100.000,00
guztira 5.100.000,00
LEHEN SEKTOREKO ETE-AK Arrantza Sektorearen eta Akuikulturaren Modernizazioa 17.700.000,00
Arrantza Eremuak Garatzeko laguntzak 4.000.000,00
Itsasoratu 105.000,00
Animalien Ongizatearen Ziurtagiria 200.000,00
Produkzio Ekologikoaren Trantsizioa 300.000,00
Elkarteak – Nekazaritza 250.000,00
Nekazaritza dibertsifikazioa –Berrikuntza 900.000,00
guztira 23.455.000,00
ELIKAGAIEN INDUSTRIA Lehiatu – Inbertsioa 13.300.000,00
Handitu Innova 7.000.000,00
Lehiatu – Sustapena 700.000,00
Esku-hartze sektoriala – Ardogintzarako inbertsioa 0,00
Ardoa INB 750.000,00
Esku-hartze sektoriala – Ardogintzarako sustapena 0,00
Esku-hartze sektoriala – Frutak eta barazkiak 360.000,00
Gastrobikain 1.050.000,00
Kalitate-erregimenak 750.000,00
Nekazaritza eta basogintzako produkzioen elkarteak 700.000,00
Elkarteak – Elikagaiak 100.000,00
Kooperatu 1.200.000,00
Onekin 750.000,00
Berriker I+G+b laguntzak 2.500.000,00
Lankidetza 1.400.000,00
Elikagaien arloko digitalizazioa 2.500.000,00
Ikertalent bekak 2.050.000,00
Sendotu 500.000,00
guztira 35.610.000,00
BIOEKONOMIA Bioekonomia 1.300.000,00
guztira 1.300.000,00
EKONOMIA ZIRKULARRA ETA INGURUMENA Ingurumen-proiektuetarako laguntzak 5.000.000,00
Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako laguntzak 1.000.000,00
ETE Zirkularra 1.000.000,00
guztira 7.000.000,00
GUZTIRA 562.296.837,00