Ingeteam enpresak bultzatutako «potentzia handiko bihurgailuen muntatzaile elektromekanikoak» prestatzeko proiektuan parte hartuko du Inguraldek, eta % 50eko kontratazio-konpromisoa dakar. Bizkaiko Foru Aldundiaren Orekan Sakonduz programaren barruan kokatzen den ekimenaren helburua da arlo horretan langile espezializaturik ez egoteari erantzutea eta langabeei lan-profil hori lortzeko aukera ematea.
Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza-ikastaro honetan sartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik lan-esperientzia izatea, baina honako titulu hauetakoren bat eduki behar da: DBH maila edo baliokidea, 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria elektronika edo mekanika adarretan, 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, oinarrizko lanbide-heziketa edo erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak. Halaber, interesdunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar du.
Kontratatzeko konpromisoa duen ikastaro honetan izena emateko, online inprimaki bat erabili beharko da. Inprimaki hori Inguralderen webgunean eta sare sozialetan egongo da eskuragarri.
Inguraldek ez ezik, Meatzaldeako Behargintzak eta Behargintza Santurtzik ere parte hartzen dute eragile gisa. Ildo horretan, informazio-jardunaldi bat egitea aurreikusi da, non Ingeteam enpresak berak parte hartuko duen, otsailaren 27an. Ikastaroa martxoaren 11n hasiko da eta maiatzaren 23ra arte luzatuko da, 9: 00etatik 14:00etara eta 200 orduko iraupenarekin. Eskolak emateko lekua Ingeteam Power Technology-ren instalazioak izango dira, Ortuellako Abra Industrial Enpresa Parkean.
Prestakuntza amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek Somorrostro Prestakuntza Zentroak emandako titulu bat jasoko dute. Ondoren, enpresak gehienez % 50 kontratatuko du, gehienez 6 hilabeterako.
Informazio gehiago Enplegu Zentroan
Innobak eraikina – Dolores Ibarruri pasealekua 82 (Beurko zaharra, 38. pabiloia)
[email protected] / 944189044