Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025eko lan-egutegia Euskadirentzat. Egutegi horrek 2024ko jaiegunen data berak ditu, eta abenduaren 8a gehitu da (2024an igandea izango da). Egutegi horretan ez da ageriko urriaren 12a, 2025ean igandea delako.
Lan-egutegiak Euskadin 2025ean izango dituen hamabi jaiegunak honako hauek izango dira:
- Urtarrilaren 1a (Urteberri eguna)
- Urtarrilaren 6a (Errege eguna)
- Apirilaren 17a (Ostegun Santua)
- Apirilak 18 (Ostiral Santua)
- Apirilaren 21a (Pazko Astelehena)
- Maiatzaren 1a (Langilearen eguna)
- Uztailak 25 (Santiago)
- Abuztuaren 15a (Jasokundea)
- Azaroaren 1a (Domu Santu eguna)
- Abenduaren 6a (Konstituzioaren Eguna)
- Abenduaren 8a (Sortzez Garbia)
- Abenduaren 25a (Eguberri eguna)
Egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, Udalek eta Aldundiek dekretatu behar dituztenak. Horiek zehazteko, dagokion izapidea hasiko da orain.