Eusko Jaurlaritzaren «Itzuli» itzultzaile neuronala nazioarteko berrikuntza sari bat irabazteko hautagai da, teknologiaren bere erabilera eraldatzaileagatik

  • «Red Hat» kode irekiko soluzioen munduko hornitzaile liderrak urtero aitortzen ditu mundu osoko lorpen teknologikoak, pentsamendu sortzailea, arazoak konpontzeko erabakitasuna eta teknologiaren erabilera eraldatzailea erakusten duten proiektuak
  • Red Hatek Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) Itzuliren garapenean egindako lan teknologikoa nabarmentzn du
  • «Itzuli» itzultzaile neuronalak kalitate handiko itzulpenak egiten ditu euskaratik gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera.
  • Bozketa maiatzaren 2ra arte dago zabalik, eta «Itzuli» proiektuarekin batera, beste hiru erakunde dira sarirako hautagaiak (Banco da Amazónia, Capgemini, Transpower New Zealand)

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako «Itzuli» proiektuak, Red Hat» kode irekiko soluzioen munduko hornitzaile liderrak sustatutako nazioarteko saria jasotzeko aukera du. «Itzuli» adimen artifizialean oinarritutako itzultzaile neuronal automatikoa da, euskaratik gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera kalitate handiko itzulpenak egiteko gai dena. Saritutako erakundea aukeratzeko bozketa zabalik dago eta, Eusko Jaurlaritzaren proiektuarekin batera, beste hiru erakundek ere badute aukera: Banco da Amazónia, Capgemini, Transpower New Zealand.

Red Hat kode irekiko enpresa-irtenbideen munduko liderra da, eta urtero, «Red Hat Innovation Awards» sarearen bidez, mundu osoko lorpen teknologikoak aitortzen ditu, pentsamendu sortzailea, arazoak konpontzeko erabakitasuna eta teknologiaren erabilera eraldatzailea erakusten duten proiektuak, alegia.

Itzuli
Itzultzaile honen erabilera oso erraza da. Erabiltzaileak itzuli nahi duen testua sartu behar du horretarako prestatutako eremuan. «Itzuli» botoia sakatuz gero, segundo gutxi batzuetan izango duzu eskura itzulpena. Itzultzaileak 4.000 karaktereko testuak itzul ditzake erabilera bakoitzeko, baina erabiltzaileek mugarik gabe erabil ditzakete.