Zabalik da garapenerako lankidetzako programetarako laguntzen deialdia

  • Eskabideak eLankidetzaren webgunean edo euskadi.eus orrialdean bidez egingo dira, ekainaren 10era arte
  • Programek bi fase eta bi deialdi izango dituzte: identifikaziorena eta exekuziorena

 eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean dagoena, garapenerako lankidetza programetarako laguntzen deialdia argitaratu du. Partida 150.000 eurokoa izango da, Iparreko eta Hego Globaleko erakundeen eta eragileen arteko lankidetza sustatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeen programak identifikatzeko balioko du.

Joan den urtarrilaren 12an argitaratu zen programen dekretu berria, diruz lagun daitezkeen bi fase zehazten dituena: identifikazio-fasea eta exekuzio fasea. eLankidetza dirulaguntzak emango dizkie horietako bakoitzari, egungo bezalako deialdien biez. Exekuzio-faseko laguntzak eskuratzeko, beharrezkoa izango da aurkeztutako proposamenak aldez aurretik dirulaguntza jaso izana identifikazio fasean. Horregatik, hain zuzen, aurtengo deialdia identifikaziorako bakarrik izango da.

Era berean, lehen fasean horretan diruz lagundutako programek, bigarren fasera aurkezten badira, dirulaguntza jasotzeko hautaketa prozesua ere gainditu beharko dute.

Aurtengo deialdian, erakundeek eskera bakarra aurkeztu ahal izango dute, eta baldintza batzuk bete beharreko dituzte; besteak beste, egoitza edo ordezkaritza izatea Euskadin, dagokien erregistro publikoan izena emanda egotea izaera juridikoaren arabera, eta kudeatzeko eta estrategiarako gaitasuna izateko.

Erakundeek www.elankidetza.euskadi.eus edo www.euskadi.eus  webguneetan informazioa eskuratu eta eskabidea egin ahalko dute.

Erronka globalei aurre egiteko beharra

Egungo munduan lausotu dira tokiko, estatuko eta nazioarteko mugak, eta, hortaz, hasiera batean Hegoko herrialdeetako arazotzat bakarrik jotzen ziren kontuak erronka global izatera pasatu dira. Horietako batzuk dira krisi klimatikoa, elikagai falta, errefuxiatuen gorakada edo estremismoen hazkundea.

Erronka horiei aurre egiteko beharrezkoak dira tresnak Iparreko zein Hegoko erakundeen arteko elkarlana sustatzeko, baliabideak eta estrategiak komunean jartzeko, maila lokalean zein nazioartean eragiteko gaitasunak garatzeko edota tokiko gizarteen eraldaketarako ekintzak bultzatzeko.

Ildo horretan, deialdiak lau aldaketa proposatzen ditu: tokiko-global ikuspegia programen ezaugarri nagusitzat jotzea; programetan parte hartzen duten eragile ezberdin artean lan-eredu berritzailea ezartzea, Ipar zein Hegoko erakundeen arteko elkarlan-ikuspegiarekin lerrokatuta; programetan bi finantzaketa-fase bereiztea, identifikazio-fasea eta gauzatze-fasea, eta dirulaguntzen onuradun izateko betebeharrak arrazionalizatu eta egokitzea.

Etorkizuneko dekretuak ordezkatuko du Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetakoa, 2007tik indarrean dagoena.

Aipatutako dekretuak kudeaketa-eredu gabezia handiak zituen, eta asko zailtzen zuen programen kudeaketa. Hori dela eta, 2017an helburuak berrikusteko eta kudeaketa-eredua hobetzeko prozesu parte hartzailea abiatu zen.