Martxan da AEKren uda barnetegien kanpaina

Urtero bezala, AEKk prest ditu udako barnetegiak, uztailean eta abuztuan nahi duen orok euskara ikasi eta praktikatzeko aukera izan dezan. Probatu dutenek diotenez, barnetegia da udan euskara ikasteko eta maila hobetzeko modurik atsegin eta azkarrena. Izan ere, denetarako astia izaten da bertan: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. Aurrerapauso handia eragiten du, hortaz, euskalduntze prozesuan.

Aurten Arantzan (Nafarroa), Foruan (Bizkaia), Adunan (Gipuzkoa), Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Mendikotan (Zuberoa) antolatuko ditu barnetegiak AEKk, helburu ezberdinak dituen jendearentzat (euskalduntzea, egiaztagiriak lortzeko azterketak prestatzea, Zuberoako euskalkia ikastea edo/eta seme-alabekin euskaraz mintzatzeko ohitura hartzea). Hala, A2tik C1era arteko mailak eskainiko dira Arantzan eta Foruan; A1etik C1era bitartekoak, Urepelen; B2 eta C1 mailak mailak egiaztatzeko azterketak prestatzekoak, Arantzan; xiberera ikasteko barnetegia, Mendikotan; eta familia barnetegiak (B1, B2 eta C1 mailak) Foruan eta Adunan.

Informazio gehiago, AEKren euskaltegietan eta webgunean: https://www.aek.eus/eu/barnetegiak#uda-barnetegiak

Barnetegiko esperientzia bizi izan duten ikasleen testigantzak AIZU! aldizkarian: https://aizu.eus/erreportajeak/1105-udan ere-harro-euskaraz https://aizu.eus/erreportajeak/791-aekren-uda-hitz-gutxitan? highlight=WyJhZWtyZW4iLCJ1ZGEiXQ==

Gehiago sakondu nahi izatekotan, uda barnetegien arduradun Alba Ayucarrekin ere jar zaitezkete harremanetan. Halaber, barnetegiko egonaldiaren eskarmentua duten ikasleen eta irakasleen testigantza gehiago jaso nahi baduzue, lasai jo dezakezue helbide honetara.