Udako denboraldia badator eta Barakaldok dena prest dauka udaz gozatzen hasteko. Izan ere, aurten berrikuntzekin dator udako kanpaina. Udalak gaur goizean iragarri duenez, datorren astelehenetik, maiatzaren 20tik, Lasesarreko kiroldegiko solariuma irekiko da eguzkia hartu ahal izateko.
Horrela, aurten kanpoko igerilekuen denboraldia irailaren amaierara arte luzatuko da, instalazio hori familien erabilera eta eskarietara egokitzeko. «Irailean gero eta denbora hobea egiten du, eta familiek igerilekuak gutxienez hilabete osoan irekita egotea eskatzen ziguten, aisialdi-plan horretaz gehiago gozatzeko», adierazi du Iñigo Asensio Barakaldo Kirolak-eko presidenteak.
Bestalde, Lasesarreko igerileku estaliek irekita jarraituko dute (astelehenetik ostiralera 07:15etik 22:00etara, larunbatetan 08:15etik 22:00etara eta igande eta jaiegunetan 08:15etik 21:00etara). Gorostizako barruko igerilekuak irekita jarraituko du 08:15etik 21:30era, astelehenetik larunbatera, igandeetan eta jaiegunetan, 08:15etik 14:00etara, eta abuztuan itxiko dute ohiko mantentze-lanetarako.
IGERIKETA IKASTARO TRINKOAK UDAN
Kanpoko igerilekuak irekitzearekin batera, Barakaldo Kirolak igeriketako ikastaro trinkoak ere jarri ditu martxan uztailean eta abuztuan. Ikastaroak jarriko dira martxan Lasesarreko Kiroldegian 4 urtetik gorako umeentzat eta helduentzat. Guztira 156 plaza eskainiko dira eta aurreinskripzioak Lasesarreko Kiroldegiko harreran egin ahal izango dira ekainaren 19an eta 20an abonatuentzat, 8: 00etatik 20:00etara. Plazen zozketa ekainaren 21ean egingo da, eta 22tik aurrera izena emateko epea zabalik egongo da plaza libreren bat nahi duten abonatu edo abanatu gabeentzat. Abonatuentzako prezioa 40,40 eurokoa da eta 63,05 eurokoa abonatu ez direnentzat.
HAURRENTZAKO KIROL ANITZEKO UDALEKUAK
Gainera, Gorostizako kiroldegiak 40 plaza eskaintzen ditu 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzako kirol anitzeko udalekuetan. Jarduera hau euskaraz egin daiteke, elebitan (gaztelaniaz eta euskaraz), 09:30etik 14:00etara. Urte honetan jarduera astelehenetik ostiralera aurkezten da hamabost egunez behin: 1etik 12ra eta 15etik 30era (16 eta 25ean izan ezik), Herri Kirolak, tenisa, boleibola, badmintona, futbola, eskubaloia eta ur jokoez gozatu ahal izango da. Izen-emateak ekainaren 10ean hasiko dira abonatuentzat eta ekainaren 11n abonatu ez direnentzat Gorostizan. Udaleku hauen prezioa 39,95 eurokoa da abonatuentzat eta 51,95 eurokoa abonatu ez direnentzat.
Gorostizako kiroldegian, 7 eta 16 urte bitarteko haurrek tenisa egiten ikasi ahal izango dute uztailaren 1etik 12ra eta 15etik 30era. Bi modalitate egongo dira: hastapena eta hobekuntza. Izen-emateak ekainaren 10ean egingo dira eta 11n Gorostizako kiroldegiko harreran irekiko da izen-emate librea. Abonatuek 31,27 euro ordaindu beharko dituzte eta abonatu ez direnek 42,62 euro.
UDAN MUGI ZAITEZ DOAKO JARDUERAK
Aurreko urteetan bezala, Barakaldo Kirolakek doako hainbat kirol jarduera antolatzen ditu futbol zelaian eta Lasesarre kiroldegiaren kanpoaldean. Jarduerak astearte eta ostegunetan izango dira eta 16 urtetik gorako Barakaldo Kirolak-eko ikasle talde edo ikasleei zuzenduta daude.
Pilateak, luzaketak eta Kardio-Xtren egin ahal izango dira.
Barakaldo Kirolak-ek 80 eskainiko ditu programa honetan, guztiz doakoa. Jarduera hauetan izena emateko deitu 944 789 904 telefonora ekainaren 15etik aurrera. Izena bi pertsonak eman ahal izango dute.
IGERILEKUKO KUOTAK ITZULTZEA GREBA DELA ETA
Azkenik, Barakaldo Kirolakeko presidenteak iragarri du lokalen eta kirol-zelaien sektoreko hitzarmen kolektiboaren greben eragina jasan duten ikastaroen eta abonuen kostua proportzionalki itzultzen ari direla.