Eusko Jaurlaritzak Kiroletik Bagoaz Euskaraz sariaren bigarren edizioaren deialdia onartu du

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bigarrenez deitu du Kiroletik Bagoaz Euskaraz saria. Kirol Munduan euskararen erabilera sustatzen duten praktika onak saritzea du helburu eta kirolean euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona, elkarte edo taldeen jarduna aitortzen da.

Aritz Olagoi izan zen lehenengo edizioaren irabazlea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologian aditu da Olagoi eta euskara kirolean sustatzeko hainbat egitasmo propioren sortzailea da.  Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko (KEES) Metodologia garatzeagatik, jaso zuen, batez ere, saria.

Kirolean eta euskaran aditua den epaimahai batek hautagaitzak proposatuko ditu  eta sariaren irabazlea erabakiko du. Guztira bederatzi hautagaitza aurkeztu beharko dira, lurralde historiko bakoitzeko hiruna. Saridunaren izaera bikoa izan daiteke:

  • Kirolean euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde edota kirol elkarteak (pertsona juridikoak).
  • Kirolean euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren pertsonak (adituak, ikerlariak, entrenatzaileak, presidenteak…).

Hautagaitzak aurkezteko epea gaur onartutako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaritzaren aldizkarian kaleratzen den egunaren biharamunean hasiko da eta bi hilabetekoa izango da.