Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean uztailaren 3tik 5era Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) ezohiko deialdiko Sarbide fasera matrikulatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.201 ikasletik 1.096 gainditu du, hau da, % 89,17k.

USEk bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak. Izan ere, berrikusketa eskatzeko epea irekita dago uztailak 11n, 12an eta 15ean, eta behin betiko emaitzak uztailaren 19an argitaratuko dira.

Jarraian, datuak batzen dituen taula dago:

USEko SARBIDE FASEAREN EMAITZA

Batxilergoko Ikasleak 2024ko ezohiko deialdia
MATRIKULATUAK GAINDITUAK PORZENTAJEA
CAMPUSAKA ARABA 184 174 % 94,57
BIZKAIA 582 515 % 88,49
GIPUZKOA 449 403 % 89,76
CAMPUS gabe* 14 4 % 28,57
HIZKUNTZA EUSKARAZ 865 798 % 92,25
GAZTELERAZ 364 298 % 81,87
SEXUA GIZONEKOAK 602 535 % 88,87
EMAKUMEZKOAK 627 561 % 89,47

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.