Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Elena Pérez Barredo, Gizarte Ekonomiako familien ordezkariekin bildu da gaur Gasteizen, 2022ko estatistikaren emaitzak jakinarazteko. Izan ere, susperraldi sozioekonomikoko ariketa gisa ikusi da, non Gizarte Ekonomia EAEko okupazioa baino erritmo handiagoan hazi den enpleguan ( % 6,1 eta % 3,8, hurrenez hurren).
Gizarte Ekonomiako zuzendari Jokin Diaz Arsuagak ere parte hartu du topaketan, eta bertan 2022an EAEn Gizarte Ekonomiak sortu dituen 93.608 enpleguak nabarmendu dira, hau da, biztanleria landunaren % 9,7. Era berean, bereziki garrantzitsua izan da Gizarte Ekonomiako enpresen eta establezimenduen kopuruari buruzko datua. Estatistika horren arabera, aztertutako urtean 3.941 enpresa eta 5.420 establezimendu zeuden. Bileran, gainera, 2023ko inkestari buruzko lehen iritziak aurreratu dira.
Gizarte Ekonomiako familien aldetik, CSCE, Konfekoop, Asle, Gizatea, EHLABE eta FUNKOko ordezkariek parte hartu dute, besteak beste.