super Amarak Porriño gainditu du Summer BAGeko finalean (27-19)

Bosgarren aldiz, super amara Bera Berak Summer BAG txapelketa irabazi du, Conservas Orbe Zendal Porriño gaindituta gaur arratsaldean Villacelaman burutu den finalean (27-19, 9-5 atsedenaldian), defentsa eta atezainen lanari eta abiadurari esker.

super amara Bera Berak atzo baino sentsazio hobea utzi du, fitxaketa berriek bezala. Atezainek ostiraleko finalerdiko maila errepikatu dure. Pradesek hasieratik jokatu du finala eta bost goletan utzi du Porriño lehen zatian, hamaika geldiketa gauzatu ostean. Bigarren zatian, Kosticek gehiago sufritu du, baina zortzi geldiketa egin ditu. Gainera, Pradesek bi penalti gelditu ditu eta Kosticek bat.

Hasieratik, Tchaptcheten eta Gavilanen defentsak Galiziako lehen lerroa gainditu du uneoro, Ogonovszky eta Alvarezen laguntzarekin, eta Erauskin eta Arrojeria kanpoan zirelarik. Hernandezek Gavilan ordezkatu zuen erasoan. Defentsaren intentsitateak Porriñon egindako akatsak eragin ditu eta super amara Bera Berak partida hautsi du 6-1eko partziala lortuz, Ogonovszkyren protagonismoarekin. Hala ere, Palominok bizia eman dio Conservas Orbe Zendal Porriñori, donostiarrak sei metrotan geldituz, eta gipuzkoarren galerek (hamaika lehen mitoan) ez dute errenta handiagoa ahalbidetu.

Arazoa hain zen nabarmena Porriñorentzat, Ismael Martinezek behin baino gehiagotan probatu du 7×6 batekin lehen zatian, baina ez du espero zen emaitza eman, halere, super amara ere ez zegoen fin ate aurrean. Atsedenaldian, 9-5

Bigarren zatian, Imanol Alvarezek Joao eta Urretabizkaia sartu ditu. Angolarrak bere kalitatea erakutsi du eta hiru golekin inspiratuta egon da hegalekoa. Baina aurretik, Porriño gol bakarrera jarri da (10-9), Santomeren golarekin. Urretabizkaiak kontragolean tartea ireki du, Tchaptchetek eta Alvarezek bezala. Azken honek partida bikain jokatu du (lau gol bere abiadurari esker). Eta super amara Bera Berak behin betiko hautsi du partida. Azken minutuetan, Erauskinek gol bikainak sartu ditu, Tapiak pibote gisa jokatu du eta bi gol lortu ditu eta Hernandezek kontraerasoan borobildu du partida (27-19).

Asteazkenean Egian (19,30ean), hurrengo lagunartekoa Replasa Beti Onak-en aurka.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 27, Conservas Orbe Zendal Porriño 19

super amara Bera 27 (9+18): Prades, Erauskin (4), Arrojeria, Tchaptchet (2), Álvarez (6, 2p), Ogonovszky (2) eta Hernández (4, 2p) – hasierako zazpikoa- Gavilan (1), Arroyo (1p), Tapia (2), Menéndez, Joao (2), Urretabizkaia (3) eta Kostic (o.a.).

Conservas Orbe Zendal Porriño 19 (5+14): Palomino, Barros (2), Valles (2), Zhukova, Santomé (2), Campo, eta Samartin (4) – hasierako zazpikoa- Buforn (4, 3p), Moreno (1), Laguna (2), Benaches (2) eta Rosalez (o.a).

Epaileak: Castellanos y González (Gaztela eta Leon)

Kanporatuak: Arroyo, super amaratik

Partzialak: 3-0, 5-1, 6-1, 6-2, 8-4, 9-5 – atsedenaldia- 10-8, 15-10, 17-11, 19-13, 23-15 eta 27-19