Hondarribiko Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea zabalik abuztuaren 27ra arte

Hondarriko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak zortzigarren aldiz Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, merkatal dendei begira. Izena emateko epea irekita egongo da abuztuaren 27ra arte Udalaren Biztanleen Arreta Zerbitzu (BAZ) bulegoan eta www.hondarribia.eus gunean.

Lehiaketaren helburua merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio.

Erakusleihoen apainketak abuztuaren 28tik irailaren 11ra egon behar du, eta parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan.  Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.

Lehiaketaren oinarriak www.hondarribia.eus webgunean eskuratu daitezke.