Bilbao Athleticeko hegaleko ezkertiak Lasesarren jokatuko du, Primera Federacion mailan, denboraldia amaitu arte
Athletic Clubek eta Barakaldo CF-k akordioa lortu dute Luis Bilbao hegaleko jokalariaren lagapenerako denboraldi amaierara arte.
21 urteko Berangoko jokalariak 54 partida jokatu ditu Bilbao Athleticekin. Bost gol sartu ditu, eta lehen taldearen deialdietan ere egon izan da, baina ofizialki lehoi gisa debutatu gabe.
Bere bigarren mailegua jarraian izango da; izan ere, joan den denboraldiko bigarren itzulian, Luis Bilbaok Cultural Leonesan jokatu zuen, eta hamar partidatan parte hartu zuen Primera Federacion mailan.