Toni Villa, orain arte Gironako jokalaria izan dena, Eibarrekin akordiora iritsi da bi denboraldirako talde armaginean jokatzeko, bere jatorrizko klubetik aldendu ostean.
Toni Villa (Lorquí-Murcia, 1995) bi hegaletatik edo punta-erdi gisa joka dezakeen futbolaria da, eta eskarmentu handia du Lehen eta Bigarren Mailan.
2014an hasi zuen bere ibilbide profesionala Real Valladoliden eta ordutik 300 partida ofizial baino gehiago jokatu ditu Real Valladolid, Cultural Leonesa eta Gironan. 98 partida jokatu ditu maila gorenean Valladolidekin eta Gironarekin, eta 71 partida Bigarren Mailan, guztiak Valladolidekin.