Realak jakinarazi du akordioa lortu dutela Cadiz CF klubarekin Carlos Fernandezek haiekin joka dezan utzita 24-25 denboraldiaren amaierara arte. Aurrelariak 28 urte ditu eta 2021ean heldu zen Donostiara, orduztik lesioekin zorte ona izan ez duen arren. Bere ibilbide berri honetan onena opa nahi izan dio komunikatu batean talde txuri-urdinak.