Donostiako garraio publikoak marka guztiak hautsi ditu aurtengo udan

Hartutako mugikortasun-neurriek uda lasaiagoa izaten lagundu dute, eta horrek arintasun handiagoa ekarri du Dbus lineen ibilbideetan

Donostiako Udalak azterketa zabala egin du uda honetan hiriko mugikortasunean eragina izan duten parametroei buruz, eta uztailetik aurrera hartutako neurrien balantzea egin du.

Mugikortasuneko eta Garraio Jasangarriko zinegotzi Olatz Yarzak adierazi duenez, «uda honetarako helburu nagusietako bat hiriko garraio publikoaren funtzionamendu egokia babestea eta erraztea zen, eta datuak espero genuena baino hobeak izan dira, Dbus gai izan baita bidaia-kopuruetan marka historikoak erregistratzeko eta bere zerbitzuaren kalitatea hobetzeko«.

Yarzak gogorarazi duenez, gainera, «mugikortasunaren paradigma-aldaketa baten aurrean gaude; izan ere, egungo gizartea iraganean baino askoz gehiago mugitzen da, eta historikoki kultura, merkataritza eta aisialdiaren aldetik erakargarriak diren hiriek, esaterako gureak, une jakin batzuetan bisitari gehiago izateko joera dute«.

Honetaz gain, azpimarratu duenez, «gure hiriaren tamaina dela eta, egokia da garraio publikoan eta beste garraiobide aktibo batzuetan (bizikletan, esaterako) ibiltzeko, eta, horregatik, uda honetan hartu diren neurrien helburua mugikortasuna indartzea izan da, bisitariek uler dezaten ibilgailu pribatuaren ordez, gu ezagutzeko modu azkar, seguru eta jasangarriena garraio publikoa dela».

Marka guztiak hautsi dira garraio publikoan

Zalantzarik gabe, uda honetan hartutako neurrien balorazioa indartzen duen parametroetako bat garraio publikoa da, aurten marka historiko guztiak hautsi ditu.

Izan ere, Dbus-ek 2.776.446 bidaia erregistratu ditu aurtengo uztailean, hau da, 2023an baino %12,5 gehiago, konpainiaren historia osoan hilabete bateko erabiltzaile-kopuruaren errekorra gaindituz.

Gainera, Dbizi bizikleta publikoaren sistemak zifra ikusgarriak lortu ditu berriz ere: 365.699 bidaia erregistratu dira ekaina, uztaila eta abuztua bitartean. 2023Ko aldi berean 244.200 bidaia egin ziren, eta 226.141 2022an.

Disuasio-aparkalekuak

Illune, Igaran eta Unibertsitateetan egokitzapenari esker, uztailaren 15etik abuztuaren 25era bitartean, 22.040 ibilgailu ez dira hirigunean sartu, eta hori, zalantzarik gabe.

Olatz Yarzak azpimarratu duenez, «oso positibotzat jotzen dugu aparkatzeko aukera horiek erabiltzea, udako trafikoaren fluxua hobetzen eta hirian ingurumen- eta soinu-kutsadura apalagoa izaten lagundu baitute«.

Informazio kanpainak

Uda honetan garrantzi berezia eman zaio denbora errealean informazioa emateari, bai disuasio-aparkalekuei buruz, bai hiriko trafikoaren egoerari buruz.

Aparkalekuei dagokienez, etengabe iragarri dira hiri osoko termometro digitaletan, Donostiako sarbideetako errepideetako argi-karteletan eta Donostia Turismo eta Udalaren webguneetan.

Era berean, aparkalekuei buruzko informazioa Interneten hobeto kokatzeko ahalegina egin da, eta era berean, ahalegina egin da jatorrian bertan kanpainak egiteko, Google bilaketa-plataformako iragarkien bidez.

Azken kasu horretan, guztira 30.390 interakzio zenbatu dira uztailaren 1etik abuztuaren 22ra bitartean argitaratutako iragarkiekin, %49 gaztelaniaz, %33 frantsesez eta %18 ingelesez.

Berrikuntza gisa, hiriko trafikoaren egoeraren inguruan denbora errealean informazioa emateko sistema bat jarri da abian, Google Maps eta Waze plataformen eta Donostia Transport udal-aplikazioaren bidez.

Trafikoa erregulatzeko protokoloa

Iazko udako protokoloarekin alderatuta, zenbait doikuntza egin dira, eta horiei esker hiria perimetralki erregulatzeko protokoloa 4 aldiz baino ez da aktibatu uztailaz geroztik, –iaz 21 aldiz aktibatu behar izan zen–, eta erregulazio puntual gehiago egin dira Eason eta Antiguon.

2023ko uztailarekin alderatuta, 2024ko uztailean, hirira sartu den ibilgailu kopuruak %2,59 egin duela gora, eta iazko abuztua eta aurtengoa alderatzen baditugu, hirira sartu den ibilgailu kopuruak %3,73 egin duela gora.

«Ibilgailu kopuru handiagoa eta garraio publikoaren eskari handiagoa egon direla ikusita, eta jende gehien biltzen den garaietako erregulazio puntualak kontuan hartuta, pentsa dezakegu aldirietako aparkalekuen alternatibak eta linea erregularrekiko loturak hirian trafikoa arintzeko balio izan dutela«, azpimarratu di zinegotziak.

Autokarabanak

Donostian, uda honetatik hasita, 89 aparkaleku berezi daude autokarabanentzat, Igara eta Igeldo kanpinetan dauden plazez gain.

Aurten, Berioko aparkalekuan, guztira 2.297 autokarabana egon dira uztaila eta abuztua bitartean. Horietatik %81ek egun bakar batean aparkatu dute, guztira 3 egun posible diren arren, eta okupazioaren banaketa oso antzekoa izan da asteko egun guztietan.

Era berean, horrelako ibilgailuak kontrolatzeko gailu bat jarri da martxan gatazka gehien sortzen duten eremuetan. Uztailaren 1etik abuztuaren 21era bitartean 331 salaketa jarri dira oinezkoen pasabidea edo zirkulazioa oztopatuz aparkatzeagatik edo egoiliarrentzat gordetako gunean baimenik gabe aparkatzeagatik.

Gainera, 69 salaketa jarri dira 5 metro baino gehiagoko ibilgailuentzat bereziki araututako itsasertzeko eremuetan (Eduardo Chillida pasealekua, Pasealeku Berria eta Sagues).

Hiriko aparkalekuak

Udako hiriko trafiko-fluxuen beste parametro bat txandakako aparkalekuen erabilera da. Kontxa, Okendo, Boulevarde, San Martin, Artzain Ona, Katalunia plaza eta Kursaal aparkalekuetako datuak aztertuta, ikus daiteke uda honetan 2023ko batez besteko okupazioaren antzekoa izan dutela.