Espainiako Vuelta: Euskaltel-Euskadik ezin izan du ihesaldia harrapatu

Euskaltel-Euskadi taldeak ihesaldian parte hartzeko eta Espainiako Vueltan protagonista izateko borrokatu zuen atzo beste egun batez, oraingoan saririk gabe 12. etapan, Ourensetik La Manzanedara 137,5 kilometroko etapan.

Lasterketa azkar atera zen berriro, eta txirrindulari laranjak ihesaldietan sartzen saiatu ziren Ribeira Sacrako ibilbide zorrotzean. Hala ere, ezin izan dute helburua lortu 45 kilometroren ostean sortzen zen hamar txirrindulariko ihesaldian. Azken igoeran, 15,5 kilometro % 4,7ra, Mikel Bizkarra faboritoen taldean helmugaratu zen. Garaipena Pablo Castrillok (EKP) eskuratu du eta Ben O’Connorrek (DAT) lider jarraitzen du.

Gaur 13. etapa ospatatuko da, 175 kilometro Lugotik Ancares mendateraino, 7,5 kilometro % 9,3ra, azken bostak % 12ko batez bestekoarekin eta % 15eko aldapekin. Campo de Arbre (3.a, 33,9 km), O Portelo (2.a, 75,2 km) eta Llumeras (2.a, 155,6 km) mendateak Ancareseko azken igoeraren aurretik gainditu beharko dituzte txirrindulariek.

Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté -Jon Aberasturik seigarren etapan utzi zuen lasterketa- dira 2024ko Vueltan lehian jarraitzen duten zazpi txirrindulariak, Jorge Azanza eta Pello Olaberriaren kirol zuzendaritzapean.

Hurrengo etapak:

  • Abuztuak 30, ostirala. 13. etapa: Lugo – Ancares, 176 km. Irteera: 13:07 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Abuztuak 31, larunbata. 14. etapa: Villafranca del Bierzo – Villablino, 200,5 km. Irteera: 12:37 / Helmuga: 17:16-17:45
  • Irailak 1, igandea. 15. etapa: Infiesto – Valgrande-Pajares (Cuitu Negru), 143 km. Irteera: 13:51 / Helmuga: 17:20-17:42

Irailak 2, astelehena. Atseden eguna

  • Irailak 3, asteartea. 16. etapa: Luanco – Lagos de Covadonga, 181,5 km. Irteera: 12:59 / Helmuga: 17:18-17:45
  • Irailak 4, asteazkena. 17. etapa: Arnuero – Santander, 141,5 km. Irteera: 14:18 / Helmuga: 17:22-17:40
  • Irailak 5, osteguna. 18. etapa: Gasteiz – Maeztu (Izki), 179,5 km. Irteera: 13:20 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 6, ostirala. 19. etapa: Logroño – Alto Moncalvillo, 173,5 km. Irteera: 13:29 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 7, larunbata. 20. etapa: Villarcayo – Picón Blanco, 172 km. Irteera: 13:06 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Irailak 8, igandea. 21. etapa: Madril – Madril, 24,6 km erlojupekoa. Irteera: 16:20 / Helmuga: 19:30