Bilbao Athleticeko erdiko atzelaria LaLiga Hypermotioneko klubean aritutko da lagata denboraldi amaierara arte
Unai Egiluzek, Bilbao Athleticeko erdiko atzelariak, CD Mirandesen jokatuko du utzita denboraldia amaitu arte. Durangarra atzo izan zen San Mamesen, iragan denboraldian debuta egin zuen Kopan UE Rubíren aurka eta bere hazkundeari LaLiga Hypermotionen jarraipena emango dio.
22 urterekin, Egiluzek 50 partida jokatu ditu bigarren talde zuri-gorrian eta Ernesto Valverderen aginduetara bigarren denboraldiaurrea osatu du.