Enplegua 310.000 landunen gainetik finkatu da Nafarroan, 4.669 afiliazio gehiagorekin urtebetean

Erregistratutako langabezia egonkor mantendu da Nafarroan udako kontratazioen amaierarekin. Abuztua ixtean 66 langabe gehiago erregistratu dira. Abuztuan erregistratutako langabeziaren igoera txiki horrek hileko %0,2ko igoera dakar. Urte arteko datuei dagokienez, azken 12 hilabeteetan 243 langabetu gehiago izan dira, 2023ko abuztuan baino %0,8 gehiago. 29.407 langabe daude.