Eibarrek salgai jarriko ditu bihar Albaceteren aurkako partidarako sarrerak

Eibarrek salgai jarriko ditu bihar Albaceteren aurka jokatuko den partidarako sarrerak. Partida astelehenean jokatuko da 21:00etan Carlos Belmonte futbol zelaian.

Etxeko taldeak 50 sarrera bidali ditu 20 eurotan eta bihartik ostilarera 13:30 arte erosi ahal izango dira Orsaixanen.

Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa da kontaktuko datuak eta datu pertsonalak ematea.