Ostiralean Ipuruan egingo den entrenamendua ate zabalik izango da zaleentzat

Zaleek gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ikusi ahal izango dute, ostiral honetan, hilak 6, Ipuruan.

Entrenamenduaren ondoren, Hodei Arrillaga, Jon Guruzeta, Patri Ojeda eta Carla Andrés gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako jokalarien sinadura saioa egongo da.

Ostiraleko entrenamendura gerturatu nahi direnek Ipuruako 4. atetik sartu beharko dira harmailetara, 10:15etik aurrera. Entrenamendua 10:30ean hasiko da.

Denda eta abonatuarentzako arreta ordutegia 9: 30-14:00 izango da.