Nafarroako Azoka Ekologikoak inoiz baino postu eta jarduera gehiagorekin ospatuko du bere bederatzigarren edizioa

Noaingo Zentzumenen Parkean Nafarroako Azoka Ekologikoaren bederatzigarren edizioa egingo da irailaren 13tik 15era. Bertan 37 ekoizle ekologikoren erakustokiak izango dira publiko guztiarentzako antolatutako hainbat ekitaldiarekin batera. Azokari irailaren 12an emango zaio hasiera Elena Corrales nutrizionistaren hitzaldiarekin.

Nafarroako sektore ekologikoa urteroko hitzordu nagusiarekin itzuliko da, Nafarroako Azoka Ekologikoaren IX. edizioarekin. Azokak salmenta zuzena sustatzen du eta ekoizleak bertatik bertara ezagutzeko aukera bateratzen ditu, eta jarduera programa handi bat eskaintzen du, elikagai freskoak, sasoikoak, elaboratuak eta ziurtatuak (zigilu ekologikoarekin: euroorria) kontsumitzeak duen garrantziari buruz ikasten eta sentsibilizatzeko asmoarekin. Azoka hilaren 13an, ostirala, irekiko da arratsaldez, larunbatean egun osoan eta igandean eguerdira arte egongo da.

Jose Mº Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Mº Jose Arrondo CPAEN/NNPEKeko lehendakariak eta Sebastian Marco Noaingo alkateak parte hartu dute azokaren aurkezpenean.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdik nabarmendu duenez, nekazaritza ekologikoaren sendotzea egiaztatzen duten zifren atzean “filosofia eta apustu oso bat dago Foru Erkidegoan egin dugun nekazaritzako elikagaien ekoizpen eredu berde, familiar eta hurbilekoaren alde”. Sailburuak gaineratu du eredu horrek, hala ere, errentagarria izan behar duela, eta landa eremuan aberastasuna sortzen lagundu behar duela. Ildo horretan, azpimarratu du “tokiko produktuaren kalitate ziurtatuak, kasu honetan zigilu ekologikoarekin, gure aliaturik onena izan behar duela landa inguruneko nekazaritza, ingurumen, ekonomia eta gizarte iraunkortasun hirukoitz hori bateragarri egiteko”.

María Jose Arrondok azaldu duenez, “Nafarroako Azoka Ekologikoak sektore ekologikoa biltzen du eta jende asko erakartzen du. Azokara joaten direnek, erosketak egiteaz, dastatzeaz edo jarduerez gozatzeaz gain, goraldi betean dagoen sektore bat ezagutzeko aukera ere izango dute, gero eta jende gehiagok eskatzen baititu elikagai osasuntsuak, kimikorik gabeak eta modu jasangarrian ekoitziak, sektore estrategikoa eta hazten ari dena izanik, Nafarroa osoan 70.000 hektarea baino gehiago ziurtatuta dituena”.

Azokaren datuak

Guztira, hogeita hamazazpi postu izango dira, eta horietatik hogeita hamar Nafarroako ekoizle ekologikoak izango dira, eta zazpi beste autonomia-erkidego batzuetatik etorriak, zehazki Errioxa, Valentzia, Malaga, Kantabria eta Zamorakoak. Frutak eta barazkiak, olioak, arrautzak, pasta, kosmetikoak, hestebeteak, haragiak (beganak ere bai), opilak, perretxikoak, landare aromatikoak, gaztak, marmeladak, fruitu gorriak, perretxikoak, pizzak, lekaleak eta abar erosi ahal izango dira.

Inoiz baino jarduera gehiago

Jarduerei dagokienez, azokaren edizio honek egitarau anitza eskaintzen du publiko guztientzat. Haurrei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira, jolasetik elikaduraren garrantziaz eta elikagaien jatorriaz kontzientziatuz eta sentsibilizatuz eta elikadura-ohitura iraunkorrak heziz eta sustatuz. Haurrentzako tailerrak eta ipuin-kontalariak, haurrentzako dastaketak eta elikagai jasangarriak ezagutzeko tailerrak programatu dira. Gainera, azoka osoan Txikiekozona egongo da, haurrentzako jolasgunearekin. Txikiei egindako beste keinu bat azokaren kartela bera da, fruta eta barazkien origamia, ekologikoan heztera eta modu jasangarrian ekoitzitako tokiko eta sasoiko elikagaien kontsumoak duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen duena.

Beste berrikuntzetako bat da bi erakusketa ere egongo direla, bata Loreneako egoitzan, Onayk antolatuta (Herrien Arteko Laguntzarako Nafarroako Erakundea): ‘Siwatl: emakumeak etorkizuna lantzen’ izenburupean. Erakusketa horrek El Salvadorreko emakumeen kolektibo baten eta bizi diren ingurunearen arteko harremana islatzen du. Beste erakusketa artisau lanbideen eremuan egonen da, Artetako Etnografia Museoak antolatutako ‘Museo Ibiltaria: historia egiteko 100 objektu’ erakusketa, hain zuzen ere.

Larunbat goizean artisau lanbideen erakusketa antolatu da. Bertan, zura zizelkatuko da, forjak eta artilea egiten erakutsiko dira, eta saskigintzako tailer bat egingo da, nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerei lotutako tradizioa, sormena eta artisau lanbideak balioetsi nahi dituena. 11:00etatik 13:30era izango da.

Musika-emanaldiak eta DJak, bisita gidatuak, ardo-dastatzeak, ogia eta marmeladak, yoga, hitzaldiak etab osatzen dute azokaren egitaru oparoa. Urtero bezala, gune gastronomikoak Geltokik kudeatuko du eta azoka osoan zehar irekita egongo dena edozein unetan elikagai eta edari ekologikoez gozatzeko.

Asteburu osoa ekitaldiz betea eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa balorean jarri nahi duena modu entretenigarria, dibulgatzailea eta kontzientziatzailean.

Hitzordua Elena Corralesekin eta liburuen sinadura

Azokaren programazioa irailaren 12an, ostegunean, hasiko da, 18:30ean, Elena Corrales biologo eta nutrizionistak emango duen hitzaldiarekin. 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, osasunaren mantentzean eta berreskuratzean elikagai ekologikoen kontsumoak duen garrantziari buruzko hitzaldia emango du.

Hitzaldian elikagaien ekoizpenaren historia eta industrializazioaren hasiera errepasatuko ditu, ongarri kimikoak, pestizidak, antibiotikoak, herbizidak eta hormonen erabileraren inguruan. Gainera, elikagai ekologikoen nutrizio-balioak ekoizpen konbentzionalarekin alderatuko ditu, eta, amaitzeko, nekazaritzako elikagaien kimikak giza osasunean dituen ondorioak aztertuko ditu, eta elikagaiek sendatzen dituzten edo soilik gaixotasunak prebenitzen dituzten erantzungo du.

Gainera, larunbatean, hilak 14, Elena Corralesek stand bat izango du Zentzumenen Parkean, bere argitalpeneko liburuak sinatzeko: Alimentos para el cuerpo y el espíritu’.