Deep Sea Monk, Silkat eta Simón Carranza, Hiriko Soinuaken seigarren edizioko kategoria nagusiko finalistak

Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak musika lehiaketaren seigarren edizioak baditu finalistak. Sari nagusirako hautagaiak honako hauek izango dira: Deep Sea Monk, rock alternatiboa jorratzen duen laukote bilbotarra, amerikar, blues edo soul generoen eraginarekin; Silkat, Bilboko Errekalde auzoko indie rock hirukotea, bi single kaleratu berri dituena; eta Simón Carranza, Getxoko pop-rock kantautore gaztea.

Barakaldoko artista onenaren saria irabazteko hautagaiak honako hauek izango dira:

Debuk, 90. hamarkadako rock alternatiboa eta grungearen eragin handia duen taldea; Momak, groovy ukitua eta tronpeta moldaketak dituen laukote sortu berria; eta Steven Nota Real, hip-hop, rap eta reggae artista, Floridan (Kolonbia) jaioa eta Barakaldon aspaldidanik bizi dena.

Azkenik, hauek izango dira Berdintasun Saria jasotzeko hautagaiak: Buiah, rock, post punk eta pop laukote bilbotarra; Edgar Allan Pop, Beatriz Álvaro gasteiztarrak eta Jaime Buenaventura madrildarrak osatutako indie-pop bikotea; eta Laztana Laztana, elektronika, urban, pop, rock, folk… estiloak uztartzen dituen proiektua.

Finala irailaren 28an, larunbatez, izango da, Barakaldoko San Bizente parkean, doako sarrerarekin. Hiriko Soinuaken seigarren edizioko lau talde irabazleen izenak, Euskara kategoriakoa barne, finaleko kontzertuen ostean jakinaraziko dira.

Irabazleek urriaren 25ean eta 26an Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak festibalean joko dute, hemendik gutxira iragarriko diren izen handiko artistekin.

Epaimahaia SUA taldeko Janire Lopez artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra), Nerea Cantero (Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotzia) eta Gotzon Uribek (Bilboko Kafe Antzokiko programatzaile eta sustatzailea) osatuko dute. Hiriko Soinuak lehiaketaren seigarren edizioak 143 musika proiektu izan ditu izena emanda, aurreko marka guztiak hobetuta.

HIRIKO SOINUAK 2024 FINALA

Larunbata, irailak 28

Barakaldoko San Bizente parkea

18.00 Ateak irekitzea

18.30 Steven Nota Real

19.00 Laztana Laztana

19.30 Simón Carranza

20.00 Debuk

20.30 Edgar Allan Pop

21.00 Deep Sea Monk

21.30 Buiah

22.00 Silkat

22.30 Momak

23:00 Epaimahai kideen deliberazioa eta 2024ko irabazleen iragarkia

23.30 Amaiera

Informazio gehiago:

www.barakaldo.eus

Facebook: facebook.com/hirikosoinuak

Instagram: instagram.com/hirikosoinuak