Orain dela hamar urte sortu zen i+Med enpresa Gasteizen berrikuntza teknologikoak sortu, pertsonen osasuna sustatu eta irtenbide teknologiko berriak asmatzeko helburuarekin. Hamarkada baten buruan 130 langiletik gora ditu, Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dago eta bere eraikin propiora mugitzekotan dira egunotan.
Sandra Benito, Laborategiko gerentea izan dugu solaskide Indeus Elkarrizketa honetan. “Bageneukan gogoa eraikin berri bat egiteko, gure gustura, gure beharrak asetu zitzakeen eraikin bat eta gure nortasuna emateko erabaki dugu izena hartu behar duela GURE ETXEA.”
I+Med-en eraikin berri horretan egongo da konpainiak sortuko duen Nanohidrogel adimendunen nazioarteko Institutua, munduan lehenengoa izango dena. Izan ere lan handia egin du enpresak nanohidrogelen arloan eta erreferentea dira munduan.
i+Med-ek 2023an egin zuen bat INDEUS Plataformarekin, euskararen presentzia eta erabilera berreskuratzea beharrezkotzat jotzen dutelako. “Euskara Plana egitea izan behar da gure lehentasunetako bat, ze gure nortasunarekin erlazionatutako zerbait da eta guk ere transmititu nahi badugu gure balioak zeintzuk diren, gure nortasuna, gure lokal izatea, enpresa lokala, ba garrantzitsua dela ere hizkuntza eta kultura ere eskutik joatea.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.