Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren EURES zerbitzuak 30 urte bete ditu Europan zehar langileen mugikortasuna errazten

Iruñean egingo da aste honetan EURES Espainia 2024 Bilera Nazionala, urtero sare hori osatzen duten Autonomia Erkidegoetako arduradunak biltzen dituen ekitaldia. Foru Komunitatean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez eskaintzen den enplegu-zerbitzu espezializatu honen helburua da Europan zehar pertsonen zirkulazio askea erraztea, pertsonei eta enpresei enplegu-eskaintzei eta -eskaerei, lan-merkatuaren egoera eta bilakaerari, eta herrialde bakoitzeko bizi- eta lan-baldintzei buruzko informazioa emanez.