Zarauzko Udal Merkatuan hutsik dauden lau postu finko esleitzeko lehiaketaren deialdia argitaratu berri da. Esleipen prozesura baldintzen agirian xedatutakoaren arabera arautuko da. Dokumentu horretan, halaber, aurkeztu beharreko dokumentazioa zehazten da.
Lehiaketaren ezaugarri nagusien artean zehazten da emakidak 2034 urtera arte iraungo dutela. Hutsik dauden lanpostuak 2, 3, 5 eta 13 zenbakidunak dira eta lizitazioaren gutxieneko prezioa 1.500 eurokoa da.
Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko irailaren 25ean amaituko da, 14:30ean.
Informazio osagarria eskatu ahal izango da Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).