2023ko lehen edizioan publikoaren erantzun oso ona jaso ondoren, bueltan da Bunker, diskoak, liburuak, bildumagileentzako artikuluak, solasaldiak eta kontzertuak biltzen dituen azoka, musika eta emozioak ardatz dituena. Bigarren edizio hau urriaren 25etik (ostirala) 27ra (igandea) izango da, Barakaldoko Herriko plazan dagoen karpan. Ekitaldia Barakaldoko Udalak sustatu du, Hiriko Soinuak proiektuaren barruan, eta doakoa izango da.
SOLASALDIAK ETA LIBURUEN SINADURAK
Bunkerrek artista eta idazleek musikarekin duten lotura emozionalari buruz hitz egin dezaten sustatuko du berriz ere. Roberto Moso (Zarama), Ricardo Lezón (McEnroe) eta Óscar Avendaño (The Bo Derek ‘s, Siniestro Total) musikariek Iker Barbararekin (MondoSonoro musika-aldizkariaren koordinatzailea Euskal Herrian) berba egingo dute eta euren liburu autobiografikoak aurkeztu eta sinatuko dituzte.
Derby Motoreta ‘s Burrito Kachimba, Antonio Arias eta Eric Jiménez (Lagartija Nick) eta Ana Curra ere Iker Barbararekin hizketan arituko dira Hiriko Soinuak jaialdian emango dituzten kontzertuen aurretik.
KONTZERTUAK ETA TAILERRA
Bunkerrek Mountain Men (1970eko hamarkadako hard rock bertsioak, Jokin Salaverria, Miguel Moral eta Unai G. Kortazarrekin) eta La Nevera Vacía (2019ko Hiriko Soinuaken lehiaketan Barakaldoko artistarik onenari saria) taldeen kontzertuak ere antolatu ditu; eta Paule Bilbaok, arte-terapian espezializatutako psikologoak eta Arima taldeko konpositore eta abeslariak, Barakaldoko Bituritxa Lanbide Heziketako Institutuko ikasleei emango dien tailer bat.
STAND-AK
Azokak 10 stand izango ditu berriz ere, eta, horien artean, Long Play (Barakaldo), Comun20 (Zaragoza), Munsterama (Santurtzi), Picaraza Shop (Zaragoza), Re-Loop Shop (Logroño) eta Vinylora (Gasteiz) disko-, arropa- eta merchandising- dendak egongo dira.
Halaber, Iruñeako Katakrak liburu denda eta argitaletxea; eta zinema, telesail, komiki eta Mangaren inguruko bildumagile-artikuluak saltzen dituen Barakaldoko Mano del Friki denda ere bertan izango dira. Azkenik, stand-etako bi, Stuart MacDonalden argazki erakusketa baterako bideratuko dira.
Hona hemen programa osoa, xehetasun guztiekin.
BUNKER – HIRIKO SOINUAK
- Barakaldo. Musika eta emozioak. Disko, liburu eta memorabilia azoka, solasaldiak eta kontzertuak.
- Urria. Ostirala 25, larunbata 26 eta igandea 27
- Herriko plaza, Barakaldo – Doako sarbidea
- Karpa estalia (10 stand + kontzertuetan, mahainguruetan, solasaldietan… 100 eserleku + zutik egoteko tokia)
STAND-AK:
- Comun20 (Zaragoza): hip-hopean berezitutako merchandising-a, arropa eta diskoak, 2007tik.
- Katakrak (Iruñea): feminismoetan, geografia kritikoan eta euskaratutako literatura eraldatzailean espezializatutako liburu-denda eta argitaletxea.
- Long Play (Barakaldo): Disko-denda 1978tik.
- Mano del Friki (Barakaldo): Bildumagile-artikuluak, liburuak eta merchandising-a: zinema, telesailak, komikiak, Manga, funkoa…
- Munsterama (Santurtzi): Binilo eta berrargitalpenetan berezitutako disko-denda (Munster Records, VampiSoul, Bang! Records, Vinilisssimo, Electro Harmonix, Beat Generation, Rock And Roll Inc. eta Ale Hop! diskoetxeak)
- Picaraza Shop (Zaragoza): Argitaletxe txikietan eta diskoetxe independenteetan berezitutako liburu-denda eta disko-denda.
- Stuart MacDonald, argazki-erakusketa (2 stand): duela hamarkada batzuetatik Gasteizen bizi den eskoziarra, hogei urte baino gehiago daramatza nazioarteko musikari ospetsuei argazkiak ateratzen izen handiko festibal eta aretoetan.
- Re-Loop Shop (Logroño): biniloetan berezitutako disko-, liburu- eta merchandising-denda.
- Vinylora (Vitoria-Gasteiz): Artista berriei eta haien bezeroei arreta berezia eskaintzen dien disko-denda, 2019an sortutakoa.
PROGRAMAZIOA ETA ORDUTEGIAK
- Ostirala, urriak 25
- 11.00 Stand-en irekiera
- 11.30-12.45 Tailerra: ‘Descubriendo mi mundo interior a través del arte y la fantasía’ (gazteleraz)
- Gaia: Introspekziorako eta autoadierazpenerako gunea, artea gazteak beren emozioetara hurbiltzeko eta garapen pertsonal eta kolektiboa bultzatzeko tresna gisa erabiliz. Irakaslea: Paule Bilbao (arte-terapian berezitutako psikologoa eta Arima taldeko abeslaria eta konpositorea)
- Parte hartzaileak: Barakaldoko Bituritxa Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuko ikasleak
- 14.30 Stand-en itxiera
- 16.00 Stand-en irekiera
- 17.30-17.50 Solasaldia: Ana Curra – Elkarrizketatzailea: Iker Bárbara (MondoSonoro)
- 18.55-19.20 Solasaldia: Antonio Arias eta Eric Jiménez (Lagartija Nick) – Elkarrizketatzailea: Iker Bárbara (MondoSonoro)
- 21.45 Stand-en itxiera
- Larunbata, urriak 26
- 10.00 Stand-en irekiera
- 12.00-13.15 Solasaldia eta liburuen sinadura: ‘La vida a través de la música’
- Roberto Moso eta Ricardo Lezón -Elkarrizketatzailea: Iker Bárbara (MondoSonoro)
- Gaia: Musikarekin eta idazketarekin lotura emozionala, urteen eta emozioen joan-etorria musikaren bidez zeharkatzen dituzten bi biografia, bi musikari eta idazleren ibilbideari errepasoa. Roberto Mosok ‘Puto Boomer’ (Liburuak, 2024) argitaratu berri du, Zaraman artista bezala eta EITBn kazetari gisa bizi izandakoaren errepaso liluragarri eta umoretsua. Ricardo Lezonek ‘Lento y salvaje’ (Plaza Janés, 2023) kaleratu zuen duela hilabete batzuk, McEnroe talde getxotarraren arima den musikari honen autobiografia gordina.
- 13.25-14.15 Kontzertua: Mountain Men (Getxo-Bilbao)
- 14.30 Stand-en itxiera
- 16.00 Stand-en irekiera
- 17.45-18.00 Solasaldia eta liburuen sinadura:
- Óscar Avendaño (The Bo Derek ‘s, Siniestro Total…). -Elkarrizketatzailea: Iker Bárbara (MondoSonoro)
- Musikari galiziarrak, The Bo Derek ‘s taldeko buru eta Siniestro Total taldeko kide ohiak, ‘¡Lo tengo en vinilo!’ liburua aurkeztuko du (NeoPerson, 2024). 90 diskori eskainitako 90 kapituluko liburu bat baino gehiago, soinu-banda bat da. Liburuaren egilearen, musikariaren eta musikazalearen soinu-banda, haurtzarotik diskoz inguratuta egon izana gogoratzen duena.
- 18.55-19.20 Solasaldia:
- Derby Motoreta ‘s Burrito Kachimba – Elkarrizketatzailea: Iker Bárbara (MondoSonoro)
- 21.45 Stand-en itxiera
- Igandea, urriak 27
- 10.00 Stand-en irekiera
- 13.00-13.50 Kontzertua: La Nevera Vacía (Barakaldo)
- 15.00 Bunker-en itxiera
Informazio gehiago: