Aurten, ia mila pertsonak parte hartu dute Cristina Enea Fundazioak udaberrian eta udan antolatutako jardueretan
Urgulleko Natur Txokok ia 1.000 bisitari izan ditu aurten, udaberri eta uda denboraldietan zehar, iazko jaitsieratik berreskuratuz. Ekologiako zinegotziak, Iñigo Garcíak, nabarmendu duenez, “iazko 708 pertsonetatik, 2024 honetan 931 bisitari izatera pasa gara. %31ko hazkundea izan da, eta azken urteotako bisita kopururik altuenetako bat da, 2022ko zifrak baino txikiagoa izan arren”.
Natur Txokoa Donostiako Udaleko Ekologia Sailaren ekipamendua da, eta Cristina Enea Fundazioak kudeatzen du. Haurrei zuzenduta dago, ingurumenarekiko beharrezkoa den errespetuaz kontzientziatzeko, Urgull mendiaren natur eta ingurumen aberastasunak modu ludiko eta didaktikoan ezagutaraziz.
Natur Txokoa udaberriko eta udako oporraldietan bakarrik egoten da irekita, eta meteorologiak bisita-kopuruan eragin zuzena du; izan ere, programatutako jarduera gehienak kanpoan egiten dira, Urgull mendia gela natural gisa erabiliz.
«Urte honetan zehar, guztira 22 jarduera burutu dira, gaian esperientzia duten begiraleek garatu dituztenak», adierazi du Ekologiako zinegotziak, Iñigo Garcíak. «Udalaren baliabide bat da, eta bertan parte hartzen duten familiek harrera ona egiten diote, beren seme-alabak programatutako jardueretan parte hartzera eta Urgull mendia ezagutzera eramaten baitituzte.»
Aurten ere Urgull mendian autogidatutako jarduerak eskaini dira, hala nola, ‘Urgullen altxorraren bila’ jokoa, orientazio zirkuitu iraunkorra edo Natur Txokon bertan doan eskuragarri dauden planoen bidez bi ibilbide autogidatu.