INCIBEk karpa bat jarri du Barakaldon errealitate birtualeko teknologiarekin zibersegurtasunari buruz kontzientziatzeko

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE), Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren mendekoak, karpa bat jarri du Barakaldon herritarrak zibersegurtasunari buruz modu ludiko eta erakargarrian hezteko, errealitate birtualeko teknologia erabiliz. Atzo ireki zuten karpa Ansioko zabalgunean, eta gaur, bihar eta asteazkenean ere egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, baita ostegunean ere, goizez.

Bigarren alkateordea, Carlos Fernández, eta Herritarren Segurtasunerako zinegotzi ordezkaria, Ángel Madrazo, barrutian izan dira gaur goizean. Bertan, herritarrak delitu horien aurka prestatzearen garrantzia nabarmendu dute, azken aldian izandako gorakadaren aurrean. «Delituak egiteko modu hori ez da hain agerikoa, ez baita kalean edo leku publikoetan gertatzen, mugikorraren edo ordenagailuaren bidez baizik, eta, agian, horregatik da zailagoa horren arriskua hautematea», ohartarazi du Fernandezek.

Zoritxarrez, ohiko bihurtu dira iruzurrezko mezuak bidaltzea esteka susmagarrien bidez posta elektronikoetan, SMSetan eta WhatsAppen. «Baliabide horiek herritarrekin komunikatzeko erabiltzen dituzten erakunde gehienek (bankuek eta erakundeek, adibidez) ez dute inoiz informazio pertsonalik eskatzen horien bidez», nabarmendu du Carlos Fernandezek, eta horrelako iruzur baten aurrean premiazko aholkularitza eskatzearen garrantzia azpimarratu du. INCIBEk telefono zenbaki bat du (017), eta edozein pertsonak dei dezake bertara, bere segurtasuna arriskuan jarri duelakoan.

Madrazok, bestalde, gogorarazi du datu ofizial guztiek adierazten dutela ziberdelinkuentziak gora egin duela azken urteetan. Barne Ministerioak urteko lehen seihilekoan egindako balantzearen arabera, ziberdelituek % 9,2 egin zuten gora herrialde osoan, 2023an baino % 20 gehiago. Barakaldo ez da salbuespena, eta Herrizaingo Sailaren balantze berean, udalerriko hazkundea % 4,9koa da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren datuek hazkundea % 7,03ra igotzen duten, 500 delitu baino gehiagorekin. Dena dela, estatistika horiek kontrastatu egiten dute hiriko kriminalitatearen murrizketa orokorrarekin.
«Iruzur horietatik inor salbu ez badago ere, biktima gehienak adinekoak dira. Barakaldoko Herritarren Segurtasunerako alorretik, Udaltzaingoaren bitartez, kolektibo horren kontzientziazioan zentratzen ari gara, delitu horiek saihesteko bide bakarra baitago: herritarrei informazioa eta prestakuntza ematea «, gogorarazi du Angel Madrazok.

Prebentzio-lana indartzeko, Madrazok honako hau iragarri du: «Herritarren Segurtasunerako Arloak konpromisoa hartu du ikasturte honetan Barakaldoko ikastetxeetan prestakuntza-ekintzak ezartzeko, ikasleak kontzientziatzeko, online erosketetan eta sareen erabileretan prebentzio-jarraibide jakin batzuei jarraitzeko eta, horrela, delitu informatikoen biktima ez izateko».

14 URTETIK GORAKOENTZAT

INCIBEren PassVRord Esperientzia publiko guztientzat diseinatuta dago, nahiz eta 14 urtetik gorakoek soilik parte har dezaketen. Baldintza hori NANa aurkeztuta egiaztatzen da. Esperientzia bi eremutan banatuta dago: bat prestakuntzakoa eta bestea jolasekoa.

Prestakuntza-eremuan zibersegurtasuneko oinarrizko jarraibideak ematen dira egunerokotasunean babesteko eta teknologiaz modu seguruan gozatzeko; jolas-eremuan, berriz, murgiltze-esperientzia bat eskaintzen da, non parte-hartzaileek zibersegurtasuneko eguneroko erronkak konpon ditzaketen errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz. Modalitate honen bidez, bisitariek modu praktiko eta dibertigarrian ikasi ahal izango dute nola defendatu mehatxu zibernetikoetatik.

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala (INCIBE) erreferentziazko erakundea da zibersegurtasunaren garapenean eta Espainiarekiko konfiantza digitalean. Bere misioa da herritarren eta enpresen zibersegurtasuna hobetzea, mehatxu zibernetikoetatik babestea, eta sektorean zibersegurtasunaren industria, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea.

PassVRord esperientzia INCIBEk herritarrak zibersegurtasunaren arloan sentsibilizatzeko eta hezteko garatzen dituen ekintzen parte da. Ekimena EBk (Next Generation) finantzatutako Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren funtsen esparruan egiten da.

ZIBERDELITUEN DATUAK

  • ESPAÑA
    • ZIBERKRIMINALITATEA (urtarriletik ekainera, 2024) GUZTIZKOAREN % 19,4
    • Ziber bidez egindako arau-hauste penalak (2023) 217.711 (2024) 237.640 ( % 9,2)
    • Iruzur informatikoak (2023) 195.581 (2024) 211.294 ( % 08,0)
    • Beste ziberdelitu batzuk (2023) 22.130 (2024) 26.346 ( % 19,1)
    • KRIMINALITATEA GUZTIRA (2023) 1.188.886 (2024) 1.224.084 ( % 3,0)
  • BARAKALDO
    • ZIBERKRIMINALITATEA (urtarriletik ekainera, 2024) GUZTIZKOAREN % 23,19
2023 2024
DELITU INFORMATIKOAK 555 594 39 7,03%
Iruzur informatikoak 493 536 43 8,72%
Ziberfaltsifikazioak 18 25 7 38,89%
Zibermehatxuak eta ziberkoazioak 24 14 -10 -41,67%
Sekretuak aurkitu eta ezagutaraztea 16 6 -10 -62,50%
Ziberdelitu sexualak 1 1 0 0,00%
Zibereraso informatikoak 0 0 0
Beste delitu informatiko batzuk 3 12 9 300,00%
DELITUAK 2762 2562 -200 -7,24%
GUZTIZKOAREKIKO 2023 20,09%
2024 23,19%