VidAAs jaio da, Nafarroako gizarte berrikuntzarako zentro publikoa

Nafarroako Gobernuak VidAAs-k aurkeztu du, Foru Komunitateko Garapen Aktibo, Autonomo eta Osasungarrirako Abangoardia eta Berrikuntza Zentro berria. Zentro berri hau Sarrigurenen dago, eta gizarte-erakunde, enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoen eskura jarriko ditu 1.000 metro koadro inguru, pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko produktu edo zerbitzu berriak in situ frogatu eta testatu ahal izateko.